Archives for 12 de November de 2026

Plataforma jasotzaileetarako material konposatuz eta metalez egindako egitura hibridoak diseinatu, garatu eta baliozkotu

Materials Today Communications aldizkarian argitaratutako ikerketa batek osagai metalikoen ordez material konposatuak eta metal-konposatu sistema hibridoak erabiltzea proposatzen du, plataforma jasotzaileen masa txikitzeko.

GAIKERek, Basque Research & Technology Alliance (BRTA) partzuergoko kideak, ALIPLAT proiektuan parte hartu du. Proiektu horren helburua plataforma jasotzaileetarako material konposatuz eta metalez egindako egitura hibridoak diseinatzea, garatzea eta baliozkotzea da. Segurtasuna eta erresistentzia mekanikoa kaltetu gabe, plataformen pisua txikitu, eta haien garraioa, maniobratzeko erraztasuna eta energia-eraginkortasuna hobetu nahi duen ikerketa horren emaitzak «Design, development and validation of hybrid composite-metal structures for lightweight elevating platform» artikulu zientifikoan agertzen dira. Artikulua Materials Today Communications aldizkarian argitaratu dute, eta GAIKERen Konposite eta polimero funtzional jasangarrien saila artikuluaren egilekide da.

La investigación planteó la sustitución de componentes metálicos convencionales por materiales compuestos y sistemas híbridos metal-compuesto. Esta sustitución permitió reducir la masa total de la plataforma elevadora en un 26,1 %, superando el objetivo inicial del estudio.

Entre los avances destacó especialmente el panel de suelo fabricado con material compuesto, que consiguió una reducción de peso cercana al 40 %.

Emaitza horiek agerian uzten dute material konposatuek ahalmen handia dutela plataforma jasotzaile arinagoak eta seguruagoak garatzeko, eraginkortasuna hobetzeko eta muntaketa-denborak murrizteko.

Irakur ezazu artikulu zientifiko osoa: Design, development and validation of hybrid composite-metal structures for lightweight elevating platform