Mikrobiologia industriala

I+G

Mikrobiologia industrialaren arloan, mikroorganismoek era askotako arazoak konpontzeko eskaintzen dituzten aukerak zabaltzen saiatzen gara.

Mikroorganismoek parte hartzen duten prozesuak maila pilotuan eta maila industrialean aztertzen ditugu, eta helburu hauetarako optimizatzen ditugu: balio handiko produktuak sortzea (hartzidura), biopolimeroen sintesia (bioplastikoak sortzea), kimika berdeko produktuen propietateak hobetzea (biosurfaktantea, biodetergentzia), lurzoruen bioegonkortzea optimizatzea (biozementazioa), hondakin-uren tratamendua (urak arazteko prozesu biologikoak), eta lurzoru kutsatuen eta industria-hondakinen bioerremediatze eta bioestimulazioa. Azken bi prozesu horiek Ingurumen atalean deskribatzen dira xehetasunez.

Hainbat sektoretako industria-prozesuetan (elikagaien, produktu kosmetikoen eta higiene pertsonalaren enpresetan) mikrobioak aurkitzen, isolatzen eta kontrolatzen ditugu, mikrobioen aurkako azterketak egiten ditugu (UNE eta ASTM araudien arabera) eta produktu asko (konposatu farmazeutikoak, kosmetikoak, medikoak, ehunak eta margoak, besteak beste) probatzeko biofilmen tratamendua egiten dugu. Mikroalgak ere hazten ditugu, zenbait arlotan erabil daitezkeen balio erantsiko konposatuak lortzeko: nutrazeutikoak, kosmetika, animalien elikadura, etab.

Proiektu nabarmenak

ALD. nGN21

Proiektu honen helburua ehun-zuntzak aldatzea da, ehungintzaren zenbait ezaugarri nabarmen hobetzen dituzten zuntzak lortzeko, hala nola mekanikoak, mikrobioen kontrakoak edo usainaren kontrakoak.

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua

XMILE

XMILEren helburu nagusia da bioteknologia-ahalmen handiko bakterio-anduietako exopolisakaridoen ekoizpena ikertzea, biomaterialen, elikaduraren eta osasunaren sektoreetan industria-balio handiko produktuak sortzeko. GAIKER-ek konposatu horien funtzionaltasun biologikoa aztertuko du eta etorkizun handieneko hautagaiak aukeratuko ditu, etorkizunean dermatologian eta elikaduran erabiltzeko.

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua

CELLUBAC

Proiektuaren helburu orokorra bakterio-zelulosa ekoizteko prozesua ekonomikoki bideragarria izatea da. Prozesu hori mikroorganismo superekoizleetan oinarritzen da, eta elikagai-industriako azpiproduktuak erabiltzen ditu hartzidurarako, elikagaien industriarako balio handiko produktu berritzailea lortzeko.

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua

ECOBIO 

Helburu nagusia da garbigarri mikrobiar berriak lortzea, besteak beste, nekazaritzako elikagaien industriarako garbiketa-produktu berriak formulatzeko. Produktu horiek biodegradagarriak dira, eta ingurumenarekin eta erabiltzailearekin agresiboagoak diren beste garbiketa-osagai batzuk ordezka ditzakete.

ProyectoDestacado-Akura

Mugilidoak lurrean hazteko prozesu jasangarria garatzea, mikroalgekin aberastutako dietak formulatuz eta aplikatuz, eta urak birzirkulatzeko sistemetan hobekuntzak eginez (RAS), nutrizio-kalitate handiko eta merkatu-balio handiko azken produktua lortzeko.

Programa: Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza- eta akuikultura-sektorearentzako laguntzak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduan, Europako Itsas eta Arrantza Funtsari (FEMP) buruzkoan, aurreikusitakoak

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?