Archives for 3 de September de 2026

"Materialetan eta Plastikoaren Teknologietan Berrikuntza"ri buruzko XVI. jardunaldia

Aurten ere plastikoa eraldatzen duten enpresei zuzendutako jardunaldia antolatu dugu.

ALLOD Werkstoff-ek (Kautxu termoplastiko-TPEtako I+Gn espezialista) eta GAIKER Zentro Teknologikoak “Materialetan eta Plastikoaren Teknologietan Berrikuntza”ri buruzko jardunaldi berrira gonbidatzen dituzte plastikoen transformazioaren sektoreko enpresak. Azaroaren 10ean egingo da aurtengo edizioa, Bizkaiko Parke Teknologiko eta Zientifikoko Itsasontzi Eraikinean (Zamudio).

Plastiko sektoreko joera nazionalak eta nazioarteko joerak, eta plastikoen transformazioaren sektoreko lehengaietan, prozesatze metodoetan eta makinetan egon diren garapen eta aurrerakuntzak aurkeztuko dituzte.

Jardunaldi hori erreferentzia da sektoreko enpresa eta hornitzaileentzat, ezagutza eta haien arteko harremanak ahalbidetzen baititu. Laster azalduko dugu izena nola eman.