Solbolisi- eta disoluzio-prozesuak aplikatzeak eta industrializatzeak ehunetatik, konpositeetatik eta geruza anitzeko ijezketetatik sortutako plastiko konplexuen hondakinen upcycling-a ahalbidetzen du.
GAIKER Zentro Teknologikoak, Basque Research & Technology Alliance, BRTAko kideak, birziklapen plastiko eta kimikoko teknologietan aditua, COMPLESOLV proiektua koordinatzen du. Bertan, birziklapen kimikoko teknologiak ikertu eta garatuz, solbolisi- eta disoluzio-prozesuetan oinarrituak, ekonomia zirkularra ehunetatik, konpositeetatik eta geruza anitzeko ijezketetatik datozen plastiko konplexuen hondakinetara zabaldu nahi da. Horretarako, hurrengo enpresen laguntza du: Koopera Servicios Ambientales, S.Coop. I.S., Mecanizados Martiartu S.L. eta Trienekens País Vasco, S.L.
Ikerketa hori 2024an hasi zen, eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu zuen, teknologia-transferentziako programaren 1. lerroaren barruan. Ikerketa horren bidez, irtenbide bat eman nahi zaio birziklatze mekanikoko teknologien bidez tratatu ezin diren hondakinak berreskuratzeari, oso konplexua baita hondakinen egitura, osaera edo materialen arteko lotura.
Proposatutako soluzioa solbolisi eta disoluzio bidezko birziklatze kimikoan oinarritzen da, haren aplikazioak eta industrializazioak upcycling-a ahalbidetzen baitute, hau da, material plastiko berriak edo kalitate, balio ekologiko eta balio ekonomiko handiagoko produktuak ekoiztea, eredu linealak saihestuz eta baliabideak erabiltzeko eredu zirkularren alde eginez. Ekonomia zirkularra sustatzea da helburua.
Helburu hori lortzeko, lau fasetan banatzen da COMPLESOLV proiektua:
1. Hondakin konplexuen karakterizazioa egitea eta egokitzapen fisikoa (geruza anitzak, ehunak eta konpositeak).
2. Birziklatzeko zailak diren hondakin konplexuei aplikatutako solbolisi eta disoluzio selektiboko prozesuen ikerketa.
3. Solbolisi eta disoluzio selektiboko produktuen purifikazio aurreratua eta kalitate-kontrola ikertzea.
4. Baliozkotze eta ebaluazio tekniko-ekonomikoa eta ingurumenekoa
Proiektu honen bidez, egungo eskariei erantzuna eman nahi zaie material birjinaren pareko kalitatezko produktuak, sintesi edo elikadura maila duten birziklatze kimikotik eratorritako produktu plastikoak eta ezpurutasun maila oso baxuko produktu birziklatuak mugarik gabe birziklahal izateko, bigarren mailako lehengaien merkatuek eskatutako zehaztapenak beteaz. Gainera, Euskadiko zabortegietan utzitako trazagarritasun zaileko plastikoak dituzten hondakin konplexuak kudeatzeko modu hobea aurkitzen lagundu nahi da, eta baita baliabideen (disolbatzaile naturalak), energiaren (tenperatura baxuko erreakzioak) eta zero hondakinen (oro har aprobetxatutako produktuak eta azpiproduktuak) erabileran inpaktu txikiagoa duten prozesuetatik merkatuetara iristen diren produktu birziklatuak hobeto kudeatzeko modua aurkitzen ere.
