GAIKERek bere gaitasun teknologikoak zabaldu ditu, terahertzio espektroskopian oinarritutako analisi sistema bat erabiliz. Horren bitartez, materialen bereizketa eta ezaugarritze aurreratua denbora errealean egiteko teknologiak ikertu eta garatu ahal izango dituzte.
Erabilera nagusiak:
- Hondakin plastikoak aztertzea eta konposizioaren arabera bereiztea, haien zirkulartasuna lortzeko
- Oinarri polimerikoa duten produktuak ikuskatzea eta euren kalitatea kontrolatzea, polimero eta konposite berrien formulazio- eta ekoizpen-prozesuak optimizatzeko
Arloak:
- Ekoindustria: hondakin plastikoak konposizioaren arabera automatikoki bereiztea
- Plastikoaren eta oinarri polimerikoa duten material konposatuen sektorea: formulazio- eta ekoizpen-prozesuetan, konposizioa eta ezaugarriak automatikoki monitorizatzea
Sistema horrek zure enpresari nola lagun diezaioke jakin nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan