GAIKER liderra da osasun-produktuen eta botiken segurtasuna ebaluatzeko ordezko metodoak garatzen
GAIKERen harro gaude osasun-produktuen eta botiken segurtasunaren arloan irtenbide aurreratu eta etikoak emateaz. Abangoardiako in vitro eta ex vivo azterketak egiten ditugu, produktu horien segurtasuna garapenaren etapa guztietan ebaluatzeko, fase aurreklinikoetatik hasita eta etapa klinikoetara arte. Ikuspegi horri esker, izan daitezkeen arriskuak garaiz aurkitu ditzakegu, eta azken kontsumitzaileek produktu seguru eta eraginkor izango dituztela ziurtatzen dugu.
Gure lanaren oinarri nagusietako bat biobateragarritasuna da, eta hori animalietan probarik egin gabe ebaluatzen dugu. Lan egiteko modu horrek, esperimentazioan erabiltzen diren animaliak murrizten laguntzeaz gain, ordezko metodo etikoagoak garatzen laguntzen du, 3R printzipioekin bat etorriz (ordezkatu, murriztu eta findu).
Azken belaunaldiko tresnak eta ekipoak ditugu, eta, horiei esker, bezeroak dituen beharretara egokitzen diren saiakuntzak egiten ditugu:
- Segurtasun saiakuntzak
 - Zitotoxikotasun saiakuntzak
 - Adme-tox azterketak, Laborategiko Jardunbide Egokiak (LJE) betez
- Xurgapena
- Larruazaleko xurgapena (OECD 428). Franz Diffusion Cells
 
 
- Organo zehatzetarako toxikotasuna
- Organo zehatzetarako toxikotasun saiakuntzak
 
 
- Toxikotasun mekanismoak
- Neurrira egindako saiakuntzak: apoptosia/nekrosia, oxidazio-estresa, hantura, DNAren kaltea, zelula barneko kaltzioa, etab.
 
 
- Genotoxikotasuna
- Ames testa (OECD 471)
 
- Ugaztun zeluletako mutagenikotasuna (OECD 476)
 
- Mikronukleo testa (OECD 487)
 
 
- Begitako testak
- Begien narritadura eta kaltea (OECD 492, Het-Cam)
 
 
- Azaleko testak
- Azalaren korrosioa/narritadura (OECD 431, OECD 435, OECD 439)
 
- Fototoxikotasuna (OECD 432)
 
- Aho, sudur, bagina eta hortzoien narritadura
 
 
 - Xurgapena
 
Informazio gehiago – info@gaiker.es