euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home

Material Termoplastikoak

Materiales Termoplásticos

Material termoplastikoen esparruan, adituak gara plastikoei gehigarriak eransten eta plastikoak eraldatzen, compounding teknikak erabiliz gehigarri, karga eta indargarriekin.

Material termoplastiko egokia azken aplikazioaren arabera hautatzeko tresnak dauzkagu: commodity-ak (PE, PP, estirenikoak, EVA eta abar), plastiko teknikoak (PA, PC, PET, PBT, POM, PEI, PES, PEEK eta abar) eta jatorri naturalekoak (PLA, biodegradagarriak eta abar).




Gure jarduera teknologikoaren ildoak:

  • Prestazio eta funtzionaltasun espezifikoak dituzten formulazioak garatzea (mekanikoak, marradura-kontrakoak, arinak, suaren kontrakoak, antimikrobiarrak, antioxidatzaileak, barrerak, eroale elektrikoak, eroale termikoak, naturalak, biodegradagarriak eta abar), gehigarriak erantsiz eta erretxinak karga, indargarri eta gehigarriekin eta beste erretxina batzuekin elkartuz (compounding).
  • Ezaugarritze-azterketa eta doikuntza erreologikoa mikrorreometroan eta bihurdura-pareko erreometroan, micro-compounder-ean oso eskala txikian lan egiteko aukerarekin.
  • Ontzi aktiborako materialak ikertu eta garatzen ditugu, gehigarriak eta substantzia aktibo antioxidatzaileak edo antimikrobiarrak sartuz material plastikoaren konposizioan.
  • Bioplastikoak (iturri naturaletatik datozenak) eta material biodegradagarriak ikertzen ditugu. Materialen biobateragarritasuna ebaluatzen dugu, giza gorputzarekin ukituz aplikatzeko.
  • Material termoplastikoak garatzen ditugu, material birziklatuen errebalorizazioa abiapuntu hartuta.
  • Suaren kontrako formulazioak garatzen ditugu elektrizitatearen edo eraikuntzaren sektoreko aplikazioetarako.
  • Ehun-irundegirako propietate funtzionalak dituzten materialak garatzea.
  • Konposite ijeztu termoplastikoak lortzeko materialak garatzea.

© 2017 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +