Prozesu eta aplikazioen garapena
Material plastikoetan eta konpositeetan oinarritutako aplikazioen garapenak egiten ditugu, saiakuntza, erakustaldia eta funtzionaltasun-ebaluazioa egiteko prototipo eta erakusle funtzionalak lortzeko gaitasunarekin, eta are lehen piezak lortzeko ere. Horretarako ditugu instalazio pilotu eta industrialaren eskalako transformazio-prozesuak.
Aplikazio horien artean daude hainbat materialetako nukleoak dituzten azal plastikoak integratzen dituzten sandwich panelak, eta isolamendurako eta eraginkortasun termikoa hobetzeko fase-aldaketako materialekin egindako aplikazioen garapena.
Gainera, geruza anitzeko ijeztuak eta ehun-konpositeak garatzen ditugu hainbat aplikaziotarako (garraioa, automozioa, ehun-arkitektura, kirolak, ontziak eta enbalajeak eta abar). Horrez gain, adituak gara konpositeak transformatzeko prozesuetan (SMC, RTM, infusioa) akatsak detektatzen eta analizatzen.
Gure jarduera teknologikoaren ildoak:
-
Injekzioa: konbentzionala, bimateria, koinjekzioa, mini/mikroinjekzioa:
- Saiakuntzarako probetak eta erakusleak lortzen ditugu.
- Koinjekzioko aplikazioen garapena egiten dugu.
- Injekzio-moldeen doikuntzak egiten ditugu.
- Formulazio termoplastikoen injektagarritasuna ebaluatzen dugu.
-
Estrusioa/Compounding-a:
- Gehigarriak erantsi zaizkien galautsen produkzioa eskalatzen dugu, injekzioan edo estrusioan probak egiteko loteak lortzeko.
- Konposatu termoplastikoen mikrogalautsak garatzen ditugu.
- Xafla eta film termoplastikoak lortzen ditugu estrusio eta kalandratze bidez.
- Konposatu termoplastikoak garatzen ditugu hari-jalkitze bidezko 3D inprimaketarako.
-
Errotomoldekatzea:
- Pieza zurrunen eta malguen aplikazio errotomoldekatuak garatzen ditugu, erretxina termoplastikoen hauts eta mikrogalautsekin, eta plastisol eta hauts binilikoekin.
- Pieza zurrunen eta malguen aplikazio errotomoldekatuak garatzen ditugu, izaera termoegonkorreko erretxinekin.
-
Termokonformazioa:
- Termoformazio bidezko moldekatzerako xafla plastikoa garatzen dugu.
- Xafla plastikoen termoformazio bidezko moldekagarritasun-probak egiten ditugu.
- Dekoraziorako pieza termoformatuen eta xafla konformatuen prototipoak lortzen ditugu moldean gaininjekzio edo konpresio bidez.
-
RTM injekzioa:
- Zuntzeko aurreformen gaineko erretxina-injekzioko piezak garatzen ditugu molde itxian.
- Konpositezko RTM moldeak garatzen ditugu eta lehen piezak lortzen ditugu.
- Erretxina injektatzeko prozesuaren simulazioa egiten dugu, betetzea optimizatzeko, injekzio-puntuak definitzeko eta moldea diseinatzeko.
-
Erretxinaren hutseko infusioa:
- Erretxinaren hutseko infusioko piezak garatzen ditugu zuntzezko aurreformen gainean.
- Aplikazio baterako erretxinaren eta zuntz moten konbinazio onena aztertzen dugu.
- Konpositezko infusio-moldeak garatzen ditugu eta lehen piezak lortzen ditugu.
- Erretxina injektatzeko prozesuaren simulazioa egiten dugu, betetzea optimizatzeko, injekzio-puntuak definitzeko eta moldea diseinatzeko.
-
Aurreinpregnatuak lantzea: SMC, BMC, prepreg-ak:
- Eskatu ahalako aurreinpregnatuak garatzen ditugu, formulazio espezifikoekin eta zuntz motak konbinatuta, konpresio edo huts bidez transformatzeko.
- Binilesterrezko aurreinpregnatuak, beira-zuntzarekin edo karbono-zuntzarekin, epoxiaren antzeko propietate mekanikoekin.
- SMC fenolikoa, suarekiko portaera onekoa.
- Erretxina naturalezko (furanikoak) SMC.
-
Konpresioa:
- Tona kopuru desberdineko hiru prentsa ditugu, aurreinpregnatuak, ijeztuak eta konpositeak konpresio bidez transformatzeko.
- Geruza anitzeko ijeztuak eta plantxa termoplastikoak lantzen ditugu prentsan.
-
Filament winding:
- Pieza hutsaren garapenak egiten ditugu zuntzak mandrinoaren gainean biribilkatuta: hodiak, ukondoak, deposituak.
-
Pultrusioa:
- Pultrusio-profileria garatzen dugu hainbat erretxina eta indargarri mota konbinatuta (erretxina termoplastikoak barne).
-
Hutseko moldekatzea:
- Aurreinpregnatuak huts-zakuan moldekatzen ditugu.
- Konposite termoplastikoak hutsean moldekatzen ditugu.
-
Mikrouhin-teknologia:
- Mikrouhin-teknologia aplikatzen diogu ijezketa, RTM, infusio, filament widing eta pultrusio prozesuekin erlazionatutako erretxina eta konposite termoegonkorren ontzeari.
- Formulazio polimeriko termoplastiko eta termoegonkorrei karga, indargarri eta gehigarri mikrouhin-suszeptoreak eransten dizkiegu eta bolumetrikoki berotu edo ontzen ditugu moldekatze-etapetan.
-
Geruza anitzeko materialen ijezketa:
- Geruza anitzeko materialak garatzen ditugu, material plastikoak konbinatuta.
- Material hibrido multifuntzionalak garatzen ditugu, izaera desberdinetako geruzak konbinatuta (plastikoa/metala/zura/papera/indargarriak, aparrak...).
- Sandwich materialak garatzen ditugu, azal plastikoak eta hainbat izaeratako aparrezkoen nukleoak konbinatuta.
- Konposite termoplastiko ijeztuak garatzen ditugu, ehunekin, matekin edo noranzko bakarreko indargarriekin indartuak. Beira-zuntzekin, karbono-zuntzekin, aramida-zuntzekin, zuntz naturalekin eta metalikoekin indartzen ditugu.
-
Film malguen gaineko estaldura funtzionalak eta apaingarriak aplikatzea:
- Instalazio pilotu bat dugu bobina moduan hornitutako mota guztietako film plastikoak, metalikoak, ehunezkoak edo paperezkoak dekoratzeko (sakongrabatua, sakongrabatu alderantzizkoa, flexoa…), estaltzeko eta ijezteko.
-
Plastikozko eta konpositezko piezak elementu finituen bidezko CAD/CAE bidez kalkulatzea eta diseinatzea, aplikazio jakin baterako geometria eta lodiera egokiak definitzeko.
- 3D inprimaketa: prototipo-piezak ABS hari-jalkitze bidez lortzea.
- Prototipoak eta pieza-serie pilotuak lantzea gure prozesaketa-instalazio pilotuetan, molde eta prototipo-pieza plastikoak lantzea barne, erretxina eta konposite termoegonkorrekin galdatzeko eta moldekatzeko tekniken bidez.