euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home

Pinturak eta estaldurak

Pinturas y recubrimientos

120 m² ko instalazio espezifikoak ditugu AICan (Automotive Intelligence Center) pintura eta estaldura berriak garatzeko. Lagin heze eta lehorreko laborategi bat eta pintura-kabina bat izanik, pintura berritzaileak lantzen ditugu, lehengaiak eta formulazioak aplikatu baino lehen ezaugarritzen ditugu eta estalduren propietateak zehazten ditugu haiek aplikatu ondoren.

Estaldura funtzionalak garatzen ditugu. Horien artean nabarmentzen dira poluzioaren kontrako estaldurak, estaldura antibakterianoak edo eguzkiaren kontrako estaldurak, eguzki-erradiazio infragorria islatzen dutenak, piezen berotzea gutxituz.


Marradurarekiko erresistentzia handiko bernizak eta antiflouling-sistemak edo zolda kentzekoak lantzen ditugu itsas giroetarako.

Estaldura autokonpontzaile berrien sintesian lan egiten dugu, automozioaren sektoreko laka eta bernizen propietate estetikoen gaineko eraso txikien eragina eta distira-galera murrizteko.

Gure jarduera teknologikoaren ildoak:

  • Egoera likidoko estaldurak aplikatu baino lehen ezaugarritzea:
    • Ezaugarri erreologikoak zehaztea
    • Parametro fisikoak zehaztea
  • Estaldura funtzionalen propietateak formulatu eta ebaluatzen ditugu:
    • Hidrofoboak
    • Antibakterianoak
    • Antifouling edo zolda kentzekoak (itsas giroetarako aplikazioetara zuzenduak)
    • Marradura-kontrakoak
    • Autokonpontzaileak
    • Termokromikoak
    • Poluzioaren kontrakoak
  • Aplikatzeko eta ontzeko prozesuak:
    • Kabina hermetikoan gainpresioan aplikatuta, pistola aerografikoarekin eta robotarekin./li>
    • Rotary coater bidez, tintak, pinturak eta bernizak film plastikoaren eta beste substratu batzuen gainean aplikatzeko.
  • Amaitutako piezan ezaugarritzea:
    • Propietate fisikoak eta fisiko-mekanikoak zehazten ditugu
    • Azken kalitatea mikroskopia-tekniken bidez (optikoa eta elektronikoa) ebaluatzen dugu
    • Ezaugarri estetikoak eta akabera-ezaugarriak zehazten ditugu (gogortasuna, marradura, laranja-azala eta abar)


GAIKER FUNDAZIOAK dirulanguntza nominatibo bat jaso du Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarengandik Estatuko Aurrekontu Jeneralen kontura ekipamendu eta instalakuntzen hobekuntzarako.

2011-2012: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak kofinantzaturiko inbertsioa. Automozio Sektorerako Abangoardiazko Teknologien Garapenerako Proiektua. Ref: NOM2011/GAIKER/39. Onartutako zenbatekoa: 2.000.000€.

Ministerio de Ciencia e InnovaciónUE


© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +