euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home

Proiektuak

Ekipamendu Aipagarriak

Koinjektorea
Koinjektorea
Erreometroa
Erreometroa
Mikrograntzailua
Mikrograntzailua
Bioekonomiara bideratutako prozesu berriak eta jasangarriak zelulosa-ligninan oinarritutako bioplastiko biodegradagarria, moldagarria eta ezaugarri hobetuekin garatzeko. LIGNOPLAST
Proiektu honetan, egur bigunen zerrategietatik eratorritako azpiproduktuetatik abiatuz, bio-prozedura berri bat proposatu da disolbatzaile eutektikoa erabiliz (DES). Horrela, balio erantsidun material lignozezulosiko berri bat lortu da bioplastiko baten propietateekin. Helburua irtenbide berriak garatzea da, Euskal Herrian bioekonomia eta bioindustria sustatzeko tokiko biomasak erabiliz balio erantsidun materialak sortzeko.
2021-2022
2021eko Bioekonomiako Berrikuntza-Proiektua
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena Sailak finantziatua
Gaia: Bioekonomia, bio-prozesuak, prozesu jasangarriak
Liderra: ORLOGA, S. A.
Gobierno Vasco
Subvencionado por el Gobierno Vasco
3D inprimaketa aplikazioetarako monofilamentu eroalea egiteko hauts formadun karbono zuntz hondakinen ustiapena. RCARBEFILL
Proiektuak karbono zuntzez sendotutako materialeen eraldaketan lortutako hauts-itxurako hondakinen ustiapena planteiatzen du, prestazio altuko eta eroankortasun elektrikodun FDMrako monofilamentua garatzea ahalbidetzen duten matrize plastikoak aldatzeko.
2017-2018
Ekonomia Zirkular Programa
IHOBEk finantzatua
Gaia: Materialeak
Liderra: AERNNOVA
Biomaterial plastiko berriak. NUBIOMAT
Biomasatik eratorritako molekulen erabilpenera bideratutako proiektua eraikuntza, automozioa, energia eta medikuntza bezalako sektoreetan aplikazioa duten biopolimero berriak garatzeko.
2017
ELKARTEK Programa
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak finantzatua
Gaia: Biomaterialeak eta estaldurak
Liderra: Tecnalia
Ohiko poliuretano eta poliuretano berdeetan oinarritutako automoziorako pieza plastikoetarako estaldura autokonpontzaile berriak. REACTIVE
Automoziorako molekula fotoerreaktiboen formulazio bidezko poliuretanozko estaldura autokonpontzaile sorta berri baten garapena.
2016-2019
Lankidetza-Erronkak Programa
Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatua
Gaia: Pinturak eta estaldura autokonpontzaileak
Liderra: AERNNOVA AEROSPACE
Ministerio de Economía y CompetitividadAgencia Estatal de Investigación Fondo Europeo de Desarrollo Regional
Erosotasunaren hobekuntzarako belaunaldi berriko ehun eta arropen garapena iragazgaitzak eta transpiragarriak diren mintzetan kontzeptu berriak gehituz. TIBET
Erosotasun eta babes handiagoko belaunaldi berriko ehun iragazgaitz eta transpiragarriak garatzea nanofibrazko mintz eta material aktiboen kontzeptu berrietan oinarrituz.
2016-2019
Lankidetza-Erronkak Programa
Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatua
Gaia: Adimendun materialak
Liderra: Fábrica Española de Confecciones, S.A. (FECSA)
Ministerio de Economía y CompetitividadAgencia Estatal de Investigación Fondo Europeo de Desarrollo Regional
Fabrikazio Gehigarrirako funtzionaltasun berridun konposite arinak (urrutiko monitorizazioa, eroankortasuna eta apantailatze elektrikoak,…), sentsore materiale berrien txertatzean oinarrituak. SENSITES
SENSITES proiektua funtzionaltasun berriak dituzten prestakuntza handiko egitura arineko konpositeen garapenean bideratua dago. Funtzionaltasun berriak tenperaturaren eta tentsio-deformazioaren urrutiko kontrola dira, bai pieza eta bai prozesuan ere, apantailatze elektromagnetikoaren propietateekin batera.
2016-2017
Berrikuntza Estrategikoa
Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatua
Gaia: Konpositeak 4.0
Liderra: GAIKER-IK4
CO2rik gabeko hiri garraioaren smart pertsonala. SPECTRA
Proiektuaren helburua hiriko mugikortasunaren hobekuntzarako eta pilaketaren eta ingurumenarekiko eraginaren murrizketarako eredu berria lortzeko ikertzea da. Ereduak garraio pertsonal eta banakakoaren erabilpenean eragina duten teknologia espektro zabal bat (TIC, nanoteknologia – grafenoa, bateriak, sentsore sareak…) eransten du, hiriaren azpiegiturak direla eta, eta funtsezko aurrerapen bat adierazten du. GAIKER-IK4ren jarduera ibilgailu elektrikoetarako material konposatuen garapenean, baterietarako grafenoaren erabilpenean eta beroketarako material arinen garapenean oinarritzen da.
2015-2018
CIEN Proiektua
CDTIk finantzatua
Gaia: Nanokonpositeak, Material funtzionalak
Liderra: AYESA ADVANCED TECHNOLOGIES, S.A.
Ingurune itsastarrerako egitura eta instalazioetarako ingurumen-eragin gutxiko estaldurak. OCEANIC
OCEANIC proiektuak espraiatze termiko bidez aplikatzen diren ohiko aluminiozko estaldurekin zolda kentzeko teknologia berri bat bateratzen du, “dena batean” babes sistema konbinatu bat eskeintzeko, korrosiarekiko erresistentzia osatzen duena eta epe luzera ingurune itsastarrean biokutsadura saihesten duena.
2015-2018
OCEANERA-NET Proiektua
CDTIk eta SPRIk (EVE) finantzatua
Gaia: Materialak - Estaldurak
Liderra: SP – Technical Research Institute of Sweden (SE)
OCEANIC
Elikagai hondakinen bidezko bioproduktuen ekoizpena
Proiektu honen helburua nekazaritzako elikagaien industriako azpiproduktuak bioteknologiaren bidez plastiko biodegradagarri bihurtzeko prozesu bat diseinatzea eta industria mailara eskalatzea da. Prozesuko lehengai nagusiak almidoi eduki handiko irinak izango dira, zeinak artoaren ekoizpenaren azpiproduktu gisa sortzen diren, eta gaur egun animalien elikagaian erabilpen mugatua duten. Proiektuan, substratu hauek polihidroxialakanoatoak (bakterio jatorriko poliester motako termoplastikoak) sortzen dituzten mikroorganismoen hazkuntza oinarri gisa erabiltzeko egokituak izango dira, ondoren erauzketa eta compounding prozesu batean ezarriak dira termoplastiko biodegradagarri mailak lortzeko, injekzio eta estrusio bidez prozesagarri ontzien eta nekazaritza sektoreetan amaiera aplikazioak lortzeko.
2015-2017
Lankidetza-Erronkak
Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatua
Gaia: Compounding-aren aurrerako material plastikoen garapena
Liderra: DACSA, S.A.
Ministerio de Economía y CompetitividadAgencia Estatal de Investigación Fondo Europeo de Desarrollo Regional
Material hibridoen garapena molekulen arteko loturen bidez eta kanpoko itsasgarriak eman gabe. INTRAUNION
INTRAUNION Proiektuak material hibridoak garatuko ditu, molekulen arteko loturak erabiliz, itsasgarririk eman gabe eta automobilgintzan eskatzen diren zehaztapenak gaindituz. Emaitz modura itsasgarri aplikazioari dagokion etapa ezabatuko da eta horrela enpresa-lehiakortasun hobetu prozesuan etapa bat kendu delako.
2015-2017
Programa Retos Colaboración (RTC-2015-4160-5)
Ekonomia eta konpetibitate ministerioak Finantzatua
Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) kofinantzatua. helburua: garapen teknologikoa, berrikuntza eta kalitatezko ikerkuntza bat sustatzea.
Gaia: Material desberdinen arteko atxekitzea
Liderra: CIKAUTXO, S. COOP.
Ministerio de Economía y CompetitividadFondo Europeo de Desarrollo Regional
Elikagai hondakinen bidezko bioproduktuen produkzioa
Nekazaritzako elikagaien industriatik lortutako azpiproduktuak plastiko biodegradagarri bihurtzeko transfomazioaren industria mailako prozesu baten diseinu eta eskalatua. Prozesuaren lehengai nagusiak almidoi eduki handiko irinak izango dira, zeinak egokituak izango diren polihidroxialkanoatoa (PHA) produzitzen duten mikroorganismoen hazkuntzarako. Produzitutako PHAk analizatuak, formulatuak eta gehigarri gisa erabiliak izango dira bioplastikoaren merkatuko aplikaziorako nahaste eta prototipoen garapenerako, estaldurentzako lamina edo ontzi gisa.
2015-2016
Programa Retos Colaboración (RTC-2015-3825-5)
Ekonomia eta konpetibitate ministerioak Finantzatua
Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) kofinantzatua. helburua: garapen teknologikoa, berrikuntza eta kalitatezko ikerkuntza bat sustatzea.
Gaia: Bioproduktoak
Liderra: BIOPOLIS, S.L.
Ministerio de Economía y CompetitividadFondo Europeo de Desarrollo Regional
Oxidaziora sentikorrak diren produktu kosmetikoetarako IML etiketen (In-Mould Labelling) garapena. IMLOX
Oxidaziora sentikorrak diren produktu kosmetikoetan erabili ahal izateko hodiaren injekzio lerroan erraz integratuko den, iraunkorra eta leuntze azkarrekoa den eta oxigenoarekiko hobetutako propietatedun IML etiketa baten garapena.
2015-2016
GAITEK Programa
Eusko Jaurlaritzak eta Eskualde Garapenerako Europar Funtsak (EGEF) kofinantzatua
Gaia: Materialak
Liderra: TUBOPLAST-HISPANIA
Autokonpontzaile fotoerreaktiboak eta nanosendotuak diren poliuretanoetan oinarritutako estaldura berrien garapena, karakterizazioa eta baliozkotzea. NANOFORA
Nanosendotuak eta autokonpontzaileak diren poliuretano berrien garapena molekula fotoerreaktibo sintetizatu berrien bidez, argiarekin erreakzionatzen dutenak azaleko akatsak konpontzeko. Garapen hau nanoerrefortzuek autokonpongarritasun ahalmenean duten efektuaren azterlanarekin osatzen da.
2013-2017
Lankidetza-Erronkak Programa
Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatua
Gaia: Pinturak eta estaldura autokonpontzaileak
Liderra: CSIC
Ministerio de Economía y CompetitividadAgencia Estatal de Investigación Fondo Europeo de Desarrollo Regional
“Mini-factory” kontzeptuaren garapen eta frogapena jende nagusiari egokitutako produktu kosmetikoen ekoizpenerako. SUPERFLEX
60 urtetik gorakoei egokitutako kosmetikoak: Superflex proiektu europarrak adin tarte honetara eramango ditu kosmetikoak kartara eta beraien beharrizan zehatzetara egokitutako kremen ekoizpena lortu nahi du.
2013-2017
FP7 Programa
Europar Batzordeak finantzatua
Gaia: Materialak
Liderra: AHAVA Dead Sea Laboratories Ltd. (IL)
Superflex
Sistema natural fotorreaktiboetan oinarritutako poliuretanozko estaldura autokonpontzaileak garatzea automozioaren sektorerako. AUTOREPARANTE
Automozioaren sektorerako poliuretanozko estaldura autokonpontzaileak garatzea. Fotoitzulgarritasuna duten jatorri naturaleko molekulak txertatuta, argi ultramorearen esposiziopean jartzean ahalmen fotoitzulgarriko polimeroak sintetizatuko dira, mikrofisuretatik bere onera etortzeko eta produktuaren hasierako estetika denboran mantentzeko gai direnak.
2012-2015
INNPACTO programa
Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatua
Gaia: Pinturak eta estaldurak
Liderra: MAIER, S. COOP.
Ministerio de Economía y Competitividad
Prestazio mekaniko handiko estaldurak garatzea (marradura-kontrakoak). SCRATCHCOAT
Automozioarena eta altzariena bezalako sektoreetarako merkatuan gaur egun dauden sistemen aldean marradura-kontrako propietate hobetuak dituzten estaldura organiko funtzionalak garatzea, poliuretano-oinarrian. Lehengai nagusiak egoki konbinatuta eta gehigarriak erantsita, marradura-kontrako erresistentzia handia eta enpresak bere gain har dezakeen prezioa duten estaldurak lortzea espero da.
2012-2013
EKINBERRI programa. Bizkaiko Foru Aldundia
Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatua. Ekonomi Sustapen Saila
Gaia: Pinturak eta estaldurak: marradurarekiko erresistentzia
Liderra: GAIKER
Suarekiko erresistentzi handiko konpositeen garapena
Developing novel fire-resistant high performance composites. FIRERESIST

Matriz polimerikoko hainbat goi teknologiako material konposite berriren garapena suaren aurreko portaera hobetzeko. Proiektuak 5 lan-eremu ditu, materialekin erlazionatuak. GAIKER-IK4 erraz karboniza daitezkeen eta jatorri naturaletatik lor daitezkeenez ingurumena zaintzen duten konpositeen gaian liderra da.
2011-2015
VII Esparru.programako Europar Proiektua
Gaia: ignifugazioa
Liderra: Newcastle University

» Proiektu gehiago ikusi

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +