euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation LinksHome » Ezagutza-Eremuak » Plastiko eta Konpositeak » Material Termoestableak » Eskaintza Teknologikoak

Material Termoestableak

Materiales Termoestables

Konposite termoestableen teknologien eremuan zerbitzu integrala eskaintzen dugu: oinarrizko materialen formulazioa (erretxinen nahasketa, gehigarriak), konpositearen lorpena eta fabrikazioa (diseinua, simulazioa eta fabrikazioaren prozesua), planta pilotuetan burutzen diren transformazioa eta karakterizazioa teknika konbentzional eta berriztatzaileen bidez (egitura propietateak eta zerbitzuan dauden propietateak).

Eskaintza zabal hori gure ikerketa taldearen kualifikazio eta espezializazio maila altuari esker lortu da. 20 urte baino gehiagoko esperientzia dugu eta baita instalazio modernoak ere. Bertan, laborategi-ekipamendua dago formulatutako konpositeen karakterizazio fisiko-kimikoa eta identifikazioa burutzeko (entsegu mekaniko estatikoak eta dinamikoak, suaren aurkako erreakzioko ekipoen karakterizazioa, suntsitzaileak eta suntsitzaileak ez diren entseguetarako ekipoak...) eta planta pilotuan dauden transformazio zentroak, non ondorengoa aurki dezakegun: prepegs-ak prozesatzeko lerroak, konpresio-prentsak (325tn, 80tn eta 40tn), pultrusio lerroa, filament-winding ekipoak, erretxina transferitzeko ekipamenduak (RTM injektoreak, infusioa) eta formulazioetarako nahasketa sistemak..

Material konpositeak ferrokarril, aeronautika, eraikuntza, automozioa edo makineria sektoreen diseinuaren oinarrietariko bat da. Material termoestableen taldearen xedea da material polimerikoak bultzatzea, ez soilik espezifikazio mekanikoak bete ahal dituzten estrukturak exigitzen dituzten merkatuetan; baizik eta ultraarinak, funtzio anitzekoak , ekologikoak, halogenorik gabeko eta suaren aurkako materialak lortzea ere. Ondorioz, material berriak garatzen ari gara. Hori dela eta, behar horiei irtenbidea eman ahal diegu etengabeko eboluzioa bilatuz etekin teknologiko eta sozialei dagokionez.

Ikerketa-talde horren ikerketa-lerro nagusienak hauek dira:

  • Materialak
    • Erretxina termoestableetan oinarrituriko formulazioak: poliesterra, epoxia, fenolikak…
    • Erretxina termoestableetan eta zuntzetan (beira, karbonoa) oinarrituriko konpositeak.
    • Iturri berriztatzaile naturaletatik lortutako materialetan oinarritzen diren konpositeak.
    • Hormigoi polimerikoak
    • Pinturak eta estaldurak
    • Sandwich paneletan aurki daitezkeen nukleo ezberdinetako azala plastikoak
    • Material termoestableen ignifugazioa
  • Transformazio prozesuak
    • RTM injekzioa
    • Erretxina infusioa
    • Aurreinpregnatuen elaborazioa: SMC,BMC, prepreg-ak
    • Konpresioa
    • Filament Winding
    • Pultrusioa
    • Hutsean egindako moldaketa

© 2012 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharra

XHTML válido CSS válido Rss