IEEB
Ikerketaren Emaitzak Eskualdatzeko Bulegoen sarea 1988an eratu zen Sistema barruko ingurune zientifiko, teknologiko eta produktiboen artikulazioari mesede egiteko. Zientzia-Teknologia-Industria. Unibertsitateak, nazio mailako ikerketa-zentro publikoak, unibertsitate-enpresa erakundeak eta zentro teknologiko askok ezaugarri horiek dituzten bulegoak dituzte. Gure kasuan, sare honetan parte hartu nahi dugu hedapen teknologikoa sustatzeko, I+G+b bultzatzeko eta industria eremuarekin komunikatzeko.
IEEB-GAIKERek I+G+b-aren kudeaketa eta garapena lehiakortasun eta garapen teknologiko tresna gisa bultzatu nahi du enpresen artean, ez soilik I+G+b proiektuak burutzen, baizik eta Zentroan garatzen ditugun jardueretan parte hartzen sustatuz.
Gure xedeen artean:
- IEEBko estruktura eta funtzionamendua sustatu
- Azaleratzen ari diren teknologia eskariak baloratu eta identifikatu
- Hedapen teknologikoa eta eremu-industrialean komunikazioa bultzatu
- I+G+b sustatu eta nazioarteko programetan parte hartu
- Zerbitzu Teknologikoak bultzatu
GAIKER-IK4ren IEEB aktibitateak Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren INNCIDE programaren kofinantzaketa izan du (ref.OTR-2011-0252).