euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home

Nanopartikulen Sintesia eta Funtzionalizazioa

Nanopartikulen Sintesia eta Funtzionalizazioa

Nanoteknologiak aparteko potentziala du ia eremu industrial eta sozioekonomiko guztietan. GAIKERek diziplina anitzeko tresnak eskaintzen ditu aplikazio berrien garapenerako, eta nanoteknologien inguruan industria-sareen sorkuntzarako. Halaber, tresna horiek gure zerbitzu integral eta pertsonalizatuarentzat, eta gure bezero eta gizartearentzat erabilgarria dira.

Taldeak eremu desberdinetako ikertzaile gaituekin eta esperientzia handikoekin eraturik daude. Horren ondorioz, hurrengo jardun-teknologia lerroetan, besteak beste, ikertzeko aukera ematen du:

  • Propietate ezberdineko nanomaterial ez-organiko, organiko eta hibridoen sintesia, prozesatua eta karakterizazioa mota eta tamainaren arabera.
  • Material nanometrikoen aldaketa ezaugarri eta funtzio berriak emateko.
  • Material plastikoen formulazioa sistema nanopartikulatuekin.
  • Biopartikula biofuntzionalen garapena.
  • Mikroenkapzulazio-teknologiak.
  • Ezaugarri bereziak dituzten material eta azal nanoegituratuen garapena eta karakterizazioa.
  • Fluido superkritikoen teknologian oinarritutako prozesuen garapena konposatu naturalak erauzteko, hondakinak baloratzeko, partikula mikro/nanometrikoak lortzeko, materialak funtzionalizatzeko eta konposatu aktiboen mikorenkapsulaziorako. Ondorioz, purutasun handiko eta disolbatzaile organikorik gabeko produktuak lortzen dira.

Objektuen ezaugarri fisiko, kimiko, biologiko eta teknologikoak ezagutzeak eskala nanometriko batean, beste teknologiekin bateratzeak eta behar industrial eta giza-beharrei bideratuta egoteak, GAIKERi ahalbidetzen dio irtenbide pertsonalizatu eta diziplina anitzekoak eman ahal dizkie sektore askotako bezeroei. Adibidez: biomedikuntza, elektronika, energia, automozioa, garraioa, eraikuntza, ehuna, aeronautika, ingurumena, agroelikadura, makina-erreminta eta kimikoa, besteak beste.

Nanoteknologia jarduketetarako tresneria gailena:

  • Sistema nanopartikuleentzako sintesia eta funtzionalizazioa burutzeko laborategi hornitua.
  • Nanomaterialak karakterizatzeko tresneria: infragorri-espektroskopia (FTIR), ekortze-kalorimetria diferentziala (DSC), ultramore-espektroskopia, gas- eta likido-kromatografia, plasma bidezko emisio atomikoko espektrometria (ICP /AES), mikroskopia fluoreszentea.
  • Mikroreometroa ikerketa reologikoak burutzeko eta kontzentratuak prestatzeko polimero aktibo edo nanomaterial berrien bidez.
  • Mikroskopia optikoa.
  • Mikrokoskopia elktroniko zerbitzua: transmisio-mikroskopiko elektronikoa, transmisio-mikroskopiko elektronikoa (TEM ), ekortze mikroskopio elektronikoa X-izpien energien dispertsioaren bidezko mikroanalisia (SEM/EDX), indar atomikoaren mikroskopioa (AFM).
  • Kontaktu-angeluko bideo neurketa sistema optikoaren bidez.
  • Zizaila edo tenperaturaren ondorioz ematen den degradazioarekiko sentsibilitate handiko mini injektorea.
  • Sakabanatzaile homogeneizadorea eta ultrasoinuen bidezko homogeneizadorea nanopartikulen sakabanatzerako.
  • Sakabanatzaileen egonkortasunaren neurgailua.
  • Fluido superkritikodun prozesuetarako planta.

© 2012 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharra

XHTML válido CSS válido Rss