Erabilerraztasuna
Webgunearen irisgarritasuna webgune batera eta bere edukietara sartzeko erabiltzaile guztiek duten ahalmena da, haien
gaitasun fisiko, intelektual, tekniko, teknologiko edo ingurumenari dagozkionak edozein izanik ere.
Denengana iristearren, gure web orria WAI (Web Accesibility Initiative) egiterakoan, irisgarritasun-arau guztiak betetzea
eta erabat irisgarria izatea izan da gure asmoa, erabiltzaile guztiak bere edukietara baldintza berberetan sartu ahal izan
daitezen. Hala ere, nabigazioan ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini nahi dugunez, badira guztiz konpondu
gabeko irisgarritasun-puntu batzuk.
Une honetan, oso ehuneko handi batean betetzen dugu AA + (A bikoitzaren maila, Web 1.0 (WCAG 1.0) Edukiaren Irisgarritasunerako
Ildo Nagusien Araberakoa izatea). Badakigu beti hobetu daitekeela eta, horregatik, gure webgune guztiak AAA ildo nagusiak bete
ditzan lanean jarraitzen dugu.