euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation LinksHome » Ezagutza-Eremuak » Plastiko eta Konpositeak » Material Adimenduak » Eskaintza Teknologikoak

Material Adimendunak

Materiales Inteligentes

Duela hamarkada bat baino gehiago material adimenduen eta euren prozesuen aldeko apustua egin genuen. Aldi berean, hainbat zientzia-eremutan esperientzia handiko ikertzaile gaituak biltzen dituen talde batekin lan egiteak, ahalbidetzen du, beste eremu batzuen artean, hurrengo jardun-teknologia lerroetan ikertzea:

  • Fluido magnetorreologiko eta ferrofluidoak. Material horiek formulatzen ditugu aplikazio bakoitzerako aproposak diren propietateen arabera, hots, berezkoak diren partikulak funtzionalizatuz industria biologikoan zein ingurumen-industrian erabiltzen diren aplikazioetarako.
  • Halaber, propietate elektrikoak dituzten polimeroak garatzen ditugu: eroale extrinsekoak eta intrinsekoak eta polimero piezoelektrikoak. Baita maila desberdinak dituzten eroankortasun elektriko eta karakterizazio konposatuak ere.
  • Forma-memoriadun polimeroen formulazioa ikertzen dugu eta aplikazioak garatzen ditugu. Material horiek tenperaturaren bidez bere jatorrizko forma berreskuratzen dute.
  • Material aktiboak duten compound-ak: propietate aktiboak dituzten materialak garatzen ditugu, oinarri polimero, termoplastiko eta termoestable oinarriak dituzten, nahasteen bidez: kromoa eta fotoaktiboak, antibakterianoak, etab.
  • Kontrolezko software bat erabiliz egitura adimenduak garatzen ditugu sentsoreen eta aktuatzaileen arteko konbinaketa baten bidez. Demostratzaileak garatzen ditugu, batez ere sentsore edo aktuatzaile bezalako material berrien egokitasuna egiaztatzen duten tresnak.
  • Zuntz adimenduak. Compound-ak egiten ditugu material adimenduekin propietate berriak dituzten harizpiak garatzeko. Hari eroalearen integrazioa elektronikoa zuntzean, forma memoriadunean, kolore aldaketetan, etabarretan.errazteko.

Material adimenduekin jarduteko ekipamendu gailena:

  • Sintesi makromolekularra burutzeko materiala duen laborategia.
  • Mikroerreometroa ikerketa erreologikoak burutzeko eta kontzentratuak prestatzeko polimero aktibo edo nanomaterial berrien bidez.
  • Erreometro magnetikoa zelula magnetoerreologikoarekin.
  • Zizaila edo tenperaturaren ondorioz ematen den degradazioarekiko sentsibilitate handiko mini injektorea.
  • Harizpigintzarako irulea.
  • Material adimendun laborategiak tresna elektronikoekin ekipatuak seinaleen analisien, bibrazioak sortzen dituen iturrien, sentsoreen eta aktuatzaileen, mikroprozesadoreen portaera zehazteko.
  • Espektrokolorimetroa softwarea eskuratzeko eta datu-tratamendurako: argi-igorpenaren intentsitatea,LED-ak, fosforeszenteak, elektroluminiszenteak eta kolore aldaketak, etab. neurtzeko.
  • Kamera termografikoa
  • Eroankortasun elektrikoa neurtzeko van der Pauw edo 4 puntutako metodoaren bidez. Azaleko zein bolumetriko erresistibitate elektrikoaren baloreak zehazten ditu; baita tenperaturaren araberako erresistibitatea ere.

© 2012 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharra

XHTML válido CSS válido Rss