Fabrikazio aurreraturako konposite jasangarrien belaunaldi berria. AVANSITE

Proiektu honen helburuak dira, alde batetik, ezagutza zientifiko-teknologikoa sortzea material eta konposite polimerikoen eremuan, ekonomia zirkularrerantz aurrera egiteko, eta material jasangarri eta birziklagarri berriak garatzea, prozesatzean ontze-/berotze- edo lotura-etapak optimizatzeko diseinatuak. Eta, bestetik, konposite polimerikoek gainditu beharreko erronka batzuk konpontzea eta funtzionalitate gehigarriak ematea, hala nola birziklagarritasuna, suaren aurreko portaera ona, bakterizida edo energia termikoaren biltegiratzea.

 

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua