Ehunen zirkulartasuna mugako eremuan: optimizazioa eta elkarrekiko lana, ehun-hondakinak sailkatzeko, aurretik prozesatzeko eta birziklatzeko. CircularTexEFA

Helburua mugaz gaindiko ehungintzako balio-kate zirkularra egituratzea da. Horretarako, POCTEFA eremuan, ehungintzako hondakinak biltzeko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko zirkuituak antolatuko dira. Gainera, lurraldeko eragileak eta publikoa kontzientziatu eta prestatuko dira ere, ohitura jasangarriagoetarako trantsizioa bultzatzeko. Proiektuan 11 kidek elkarrekin egingo dute lan, lurraldeen arteko sinergiak indartzeko.

Proiektu horren % 65 Europar Batasunak finantzatzen du, Interreg VI-A Espainia–Frantzia–Andorra (POCTEFA 2021–2027) programaren bidez. Programa horren helburua mugaldeko integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea da.