| GAIKERen saiakuntza hauek egiten ditugu: – Ekotoxikologikoak, lurreko, itsasoko eta ur gezako ingurumena zaintzeko konposatuen eta produktuen segurtasuna ezagutzeko eta efektu ekotoxikologikorik ez dutela ziurtatzeko. – Biodegradagarritasuna, garatutako produktu edo konposatu berriek ingurumeneko ekintza biologikoaren ondorioz izango duten degradazioa ikertzeko. 3Ren printzipioari jarraituz, espezie alternatiboak eta in vitro metodoak erabiltzen ditugu. Metodo estandarrez gain, animalien esperimentazioa murrizten laguntzeko metodologia berriak ere garatzen ditugu. >>Ikusi saiakuntzak |

Proteina alternatiboen segurtasuna, nutrizio-kalitatea eta ahalmena frogatzen laguntzen ari gara
GAIKERek nutrizio-kalitatea, bioerabilgarritasuna eta segurtasun alderdiak ebaluatu ditu.


