Unlocking the potential of sustainable biodegradable packaging. USABLE-PACKAGING

Proiektu honen helburua da erregai fosiletatik datozen ontzi kutsatzaileen erabilera murriztea, nekazaritzako elikagaien sektoreko azpiproduktu eta hondakinetatik datozen alternatiba jasangarriagoak garatuz, elikagaiak, edariak, botikak eta ehun-produktuak ontziratzeko beharrak asetzeko.

GAIKER arduratzen da biopoliester fotoerreaktiboen serie berri bat sintetizatzeaz, kumarinatik eratorritako molekula hidroxilatuetatik abiatuta, ontzi-sektorearentzat material plastiko eta estaldura berri biooinarritu eta biodegradagarrietan txertatzeko, haien propietateak aldatze aldera. Era berean, ontzi jasangarrien kontzeptu berriak erakusten dituzten hainbat formulazio prozesatzen ditu, eta material berrien bidez produktu erakusleak fabrikatzen ditu.

Proiektu honek Bio-Based Industries Joint Undertaking-en (BBI JU) finantzaketa jaso du, Europako Batzordearen Horizon 2020 ikerketa- eta garapen-programaren esparruan, 836884 zenbakidun kontratuaren pean.