EQUIPLAST 2026n egongo gara

Ekainaren 2tik 5era, GAIKERek, Basque Research & Technology Alliance (BRTA) partzuergoko kidea, EQUIPLAST plastiko eta kautxu sektoreko ekitaldi nagusian parte hartuko du.

Azoka Fira Barcelonako Gran Via esparruan egingo da, eta 400 erakusketari baino gehiago eta sektoreko enpresa berritzaile garrantzitsuenak bilduko ditu. Gune horretan, packaging, automobilgintza edo eraikuntza arloetako konpainiak elkartuko dira, ekonomia zirkularra eta etorkizun berdeago baterako trantsizioa bultzatzen duten soluzio berritzaileak eta jasangarriak erakusteko.

Aurten ere, GAIKERek CEPekin batera partekatuko du standa, eta bere ezagutza-eremuekin lotutako proiektuetan garatutako hainbat lagin eta erakusle teknologiko aurkeztuko ditu: compounding eta balorizazioa, polimero funtzionalak, elektronika plastikoa, oinarri biologikoko polimeroak, ontziak egiteko materialak eta konposite jasangarriak.

Zatoz gure standera (A kalea, 41. standa) gure garapen teknologikoak eta ikerketa-ildoak bertan ezagutzeko!

Hemen partekatu:

Lotutako post-ak