Birziklapena eta Ekonomia zirkularra

Hondakinek dituzten baliabideak aprobetxatzea gizartearen eta industria-sarearen eskakizun bat da; izan ere, gaur egun, materialen eskasia, prezioen igoera eta lehengai asko kokatuta dauden inguruneen konplexutasuna pairatzen ditugu.

Horretarako, ekonomia zirkularra eta “0” isurketa helburu nagusitzat jarri dira. Sektoreak materialak bereizteko teknologia aurreratuak behar ditu, hondakin-korronteetatik eratorritako frakzioei kalitate egokiak emateko, hondakin plastikoak kimikoki birziklatzeko metodo berriak ere behar ditu, monomeroak eta produktu kimikoak lortzeko, eta azkenik, trazabilitatea ziurtatu behar du. Hondakinak tratatzeko zenbait konponbide, prozesu eta teknologia egon behar dira, hondakin-korronte edo -fluxu ezberdinetara, industria-ingurune bakoitzera eta tokiko baldintzetara egokitu ahal izateko.

Konponbideak

GAIKERen, birziklatze mekanikoko teknologiak garatzen ditugu, hala nola dentsitatearen araberako bereizketa bide hezean edo lehorrean, edo identifikazio automatikoan oinarritutako bereizketa-metodoak (sentsore optiko berritzaileak erabiliz), eta baita birziklatze kimikoko eta termokimikoko prozesuak ere (solbolisia, pirolisia edo gasifikazioa).

Kasu horietan guztietan, laborategian garatutako prozesuak eskalatzeko eta baliozkotzeko gaitasuna dugu; izan ere, instalazio pilotuak dituen industria-eremu bat dugu, hondakinen tratamenduen frogak eta ereduak egiteko, hainbat teknologia erabiliz eta bideragarritasun tekniko eta ekonomikoko azterketak egiteko informazio egokia eta baliotsua lortzeko behar bezain beste kantitate handiak erabiliz.

Prozesuak eskalatzeko gaitasun horrek aurretratamenduak ere barne hartzen ditu, besteak beste, materialak askatzeko hondakinen tamaina txikitzea, hondakinen nahaste konplexuetan dauden osagai desegokiak bereiztea, garbitzea, testura eta forma egokitzea eta abar.

Hondakinen karakterizazio osoa egiten dugu, eta hori funtsezkoa da behar diren aurretratamenduak eta nahi diren azken prozesuak aukeratzeko. Lortutako produktuen karakterizazioa ere egiten dugu, hala nola pirolisi-olioak, karbonozko solidoak, prozesua termokimikoa bada, edo monomeroak edo erreakzio-produktuak, solbolisi-prozesuen ostean, edo plastiko birziklatuen karakterizazioa eta merkatuko analisia, tratamendua mekanikoa izan bada.

Zerbitzuak

Proiektu nabarmenak

Helburua balio-kate zirkularra diseinatzea da, eraginkorra, jasangarria eta teknologikoki aurreratua, oinarrizko lehengai estrategikoak (CRM) gaika berreskuratzeko. CRM horiek kontsumo osteko hondakinetan eta horiek prozesatzean sortutako korronteetan daude, esaterako, panel fotovoltaiko eta hibridoetan, zirkuitu inprimatuen plaketan (PCBak), erabiltzen ez diren ibilgailuen (VFU) fluffan, altzairugintzako lurretan eta bestelako industria-hondakin solido konplexuetan. SERVETek oinarrizko lehengai estrategikoak berreskuratuko ditu, hala nola kobrea (Cu), silizioa (Si), tantaloa (Ta) eta niobioa (Nb). Horiek funtsezko materialak dira zenbait sektore kritikoetarako: trantsizio energetikoa, digitalizazioa, automobilgintza eta industria elektronikoa.

Proiektuak CDTIren diru-laguntza, eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren laguntza jasotzen ditu

Helburua mugaz gaindiko ehungintzako balio-kate zirkularra egituratzea da. Horretarako, POCTEFA eremuan, ehungintzako hondakinak biltzeko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko zirkuituak antolatuko dira. Gainera, lurraldeko eragileak eta publikoa kontzientziatu eta prestatuko dira ere, ohitura jasangarriagoetarako trantsizioa bultzatzeko. Proiektuan 11 kidek elkarrekin egingo dute lan, lurraldeen arteko sinergiak indartzeko.

Proiektu horren % 65 Europar Batasunak finantzatzen du, Interreg VI-A Espainia–Frantzia–Andorra (POCTEFA 2021–2027) programaren bidez. Programa horren helburua mugaldeko integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea da.

Helburua ikerketa industriala osatzea da, hondakin plastiko konplexuak (hala nola, geruza anitzeko plastikoak, zuntz natural eta sintetikoen nahasketako ehunak edo beira- edo karbono-zuntzekin sendotutako konpositeak) tratatzen dituzten disoluzio selektiboko eta disoluzio kimikoko teknologiak garatzeko, balio erantsiko produktuak lortze aldera, hala nola plastikoak, monomeroak edo zuntzak.
Liderra: GAIKER

Hondakin plastikoak automatikoki identifikatu eta sailkatzeko prototipoa diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea, sugar-atzeratzaile bromatuak erabiliz, RAEE, RCD eta abiazioko plastikoei aplikatutako LIBS espektroskopian oinarrituta, eta plastiko birziklatuen formulazioak garatzea eta balio handiko aplikazioetan duten balioa frogatzea.

Proiektu honek Europako Batzordearen Horizon 2020 ikerketa- eta garapen-programaren finantzaketa jaso du 869336 zenbakidun kontratuaren pean.

Proiektuaren oinarria da RAEE korrontean dauden hondakin plastikoen aurre-tratamenduko eta sailkapeneko prozesu bat diseinatzea, baita RAEEen HIPS eta ABS bereiztea ere, gero horiek garbitzeko eta gehigarriak berreskuratzeko.

Proiektu honek Europako Batzordearen Horizon 2020 ikerketa- eta garapen-programaren finantzaketa jaso du, 821087 zenbakidun kontratuaren pean.

Ezagutza eta teknologia garatzea, industria-sareak hondakin plastikoak modu jasangarrian erabil ditzan eta baliabide horien zikloa itxi dezan. Prozesu kimikoak (solbolisia) eta termokimikoak (pirolisia eta gasifikazioa) erabiliz industriarako lehengaiak nola lortzen diren ikertzen da. Prozesu horien bidez, hondakin plastikoak plastiko berriak lortzeko gai bihurtzen dira.

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua

Birziklatzeko alternatiba errentagarri eta jasangarriak garatzea, eskalatzeko aukera ematen dutenak, birziklatu eta berrerabil daitezkeen polimeroak ekoizteko sintesi-estrategia alternatiboen ekodiseinua, upcycling-aren ebaluazioa eta aurresateko ereduen garapena.

Aditu batekin hitz egin nahi duzu orain?