euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links

Ingurumen-Teknologiak

Ingurumena

Gure ezagutza ingurumen-baliabideen kudeaketa jasangarria ahalbidetzen duten teknologien garapenaren zerbitzura jartzen dugu. Baita euren kutsadurarako prebentzio, kontrol eta konponketarako tresnak ere. Hala, giza-osasuna eta ekosistemak babesten dira, eta orobat, berrikuntza eta enpresen arteko lehiakortasuna hobetzen da, eta baita erakundeek hartzen dituzten erabakietan laguntzeko ere.

Ur-hondakinen tratagarritasunari eta hornikuntzari buruzko ikerketak egiten ditugu. Horien xedea da erabilerarekin bat datorren kalitatea bermatzea edo legeak hondakinei buruzko kalitate-eskakizunei erantzutea arazketa-prozesuen bidez. Halaber, hurrengokoetan ere lanean ari gara: tratamendu biologiko eta fisiko-kimiko sistema aurreratuetan, ura berrerabiltzeko teknologietan, kutsaturiko lurpeko uren atenuazio naturalaren ebaluaketa. Horretarako lorturiko emaitzen arabera, kudeaketa proposamenak egiten dira. Halaber, tratamendurako metodo aurreratuak erabiltzen dira: oxidazio aurreratua,RBM,SBR edo eletrokoagulazioa, besteak beste.

Mintzek, banaketa-teknologia diren bezala, uren tratagarritasun munduan leku ezin hobea aurkitu dute. GAIKER-IK4en mintzak karakterizatzeko entseguak burutzen ditugu eta gure jarduera garatzen dugu eremu industrialean eta uren tratagarritasunean banatze-teknologia gisa aplikatzeko Bere aplikazioaren eta funtzionamenduaren bideragarritasuna (diseinua, operazioa, zikintzea eta garbiketa) ikertzen dugu. Halaber, tratamendurako metodo aurreratuak erabiltzen dira: oxidazio aurreratua, RBM, SBR edo eletrokoagulazioa, besteak beste.

Sedimentu- eta lurzoru-teknologietan lan egiten dugu. Gure eskaintza hiru mailaren arabera egituratzen da: kutsaturiko lurzoru eta sedimentuen karakterizazio fisiko-kimikoa, kutsaturiko lurzoru eta sedimentuen tratagarritasunaren ikerketak eta tratamendu sistemak: biologikoak eta fisiko-kimikoak.

Hondakin organikoen tratagarritasun ikerketak egiten ditugu konpostajearen bidez. Hala, bere bideragarritasuna eta prozesuaren optimizaziorako parametroak ikertzen dira; baita azken produktuaren aplikazio posibleak ere.

Zentroaren jarduerak eremu horretan hurrengo hauek dira:

  • Uraren zikloaren ebaluazioa industrian (ekarpena, prozesua, isurketa)
    • Laginketa eta analisia
    • Egokitzapena / Uraren tratamendua
    • Gutxiagotze planak
    • Ura berrerabiltzeko sustapena
  • Uraren hondakinen tratamendu biologikoa
    • Prozesu aerobikoak
    • Prozesu anaerobikoak
    • Mantenugaien eliminazioa
    • Ur-prozesuen aditibazioa (biozidak)
  • Uraren tratamendu fisiko-kimikoa
    • Konbentzioko sistema banatzaileak / suntsitzaileak (koagulazioa-flokulazioa, flotazioa, ikatz aktiboaren gainean egindako adsortzioa, lurrinketa, stripping-a...)
    • Oxidazio-aurreratu prozesuak (UV / ozonoa)
    • Mintz-teknologia
  • Tratamendu hibridoak: mintz erreaktore biologikoa - MBR
  • Lurgaineko eta/edo lurpeko uren birgaitzea
    • Laginketa eta analisia
    • Arazketa / desinfekzio teknologiak
    • Tratamendu tertziarioak (birgaitzea)
    • Teknologia bigunak: atenuazio naturala (ura-lurzorua)
  • Lurzoruen eta sedimentuen karakterizazioa
  • Lurzoru/sedimentuak tratatzeko teknologiak
    • Tratamendu Biologikoak
      • Konpostajearen bidezko bioerremediazioa
      • Bioestimulazioa
      • Bioaumentazioa
      • Landfarming
      • Tratamendua fase solidoan
    • Tratamendu Fisiko-Kimikoak
      • Disolbatzaile bidezko erauzketa
      • Euspen-sistemak
      • Inertizazioa/solidifikazioa
      • Sailkapena eta garbiketa
  • ISO/OECD arauen araberako toxizitate entseguak
  • Populazio mikrobianoaren ikerketa biologia-molekular tresnen bidez
  • Konpostaren kalitatearen ebaluazioa
  • Nekazaritza elikagaien industriaren hondakinen balorizazioa

© 2017 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +