Ingurumenaren Kudeaketa
Teknologien eta prozesuen jasangarritasunaren diagnostikoak eta ebaluazioak egiten ditugu, ingurune-ikuspuntu eta ikuspuntu ekonomiko eta soziala kontuan hartuz. Izan ere, jasangarritasunaren ebaluaketa metodologietan dugun ezagutza eta beste eremuetan dugun esperientzia dela eta (produktuen bizitza-amaiera, produktu berrien garapena, etab.), jasangarritasunaren ebaluaziorako Zentro erreferentea gara. Gure eskaintza ondorengo hau da: ikuskaritza teknologikoa eta ingurumenekoa, bizitza zikloaren ingurumeneko analisia- ACV, analisi soziala- ACVS eta analisi ekonomikoa- ACC. Halaber, ingurumen-informazioaren inplementazioa informazio geografiko sistemetan erabakiak hartzen laguntzeko asmoz.
Orobat, jasangarriak diren produktuen ekodiseinuaren bidez, enpresak laguntzen ditugu euren produktuen bizitza-zikloan zehar duten inpaktuaren murrizketan. Ez dugu soilik produktuak ebaluatzen eta berdiseinatzen gure bezeroentzat, baita lan-metodologiak tansferitzen ditugu eta horien ezarpenean laguntzen dugu ere. Ditugun software tresnak ahalbidetzen gaituzte hobekuntzak neurtzeko, jarraitzeko eta produktuaren ingurumen-hobekuntza hedatzeko. Horiek kalkulatzen dira hurrengoen bidez: Ingurumenaren bizitza-zikloaren analisia (LCA), bizitza-ziklo soziala (SLCA) eta bizitza-ziklo ekonomikoaren (LCC) analisia. Baita adierazle zehatzak ere: karbono aztarna (CO2) edo aztarna hidrikoa.
Eremu industrialen jasangarritasuna diseinatzea eta planifikazioa gure jardueren barne dago. Horretarako, ekologia industrialaren kontzeptuak aplikatzen ditugu (sinbiosia eta baterako ekintzak. Horiek ahalbidetzen gaituzte baliabideen kontsumoa eta enpresa-nukleoen ingurumen-inpaktuak hobetzeko. Hala, abantaila teknikoak, ekonomikoak eta sozialak eskuratu daitezke bertan parte hartzen dutenentzat, garraio jasangarria barne.
Zentroaren jarduerak eremu horretan ondorengo hauek dira:
- Ingurumen-diagnostiko aditua
- Operazioen, prozesuen eta produktuen ebaluazio teknikoa, baita ingurumenekoa eta ekonomikoa ere.
- Bizitza-zikloaren analisia (LCA)
- Bizitza-zikloaren kostuak (LCC)
- Berreskuratzaile eta birziklatzaileen homologazioen ikuskaritzak
- Birziklapen-gaitasunaren analisia
- Ingurumen-diagnostikoa eta ebaluazioa burutzeko tresnen eta metodologien garapena
- Produkzio garbia eta operazioen eta prozesuen optimizazioa eta hobekuntza
- Ekoscan
- Emisioen eta hondakin-korronteak gutxiagotzeko planak
- Produktuen diseinua eta hobekuntza
- Ekodiseinua
- Desensanblatzerako diseinua (DfD), birziklapenerako diseinua (DfR)ingurumenerako diseinua(DfE)…
- Eremu industrialetarako diseinu eta planifikazio jasangarria
- Sinbiosi industriala
- Parke teknologiko /industrial jasangarriak
- Ekologia industriarako tresnen garapena