euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation LinksHome » Ezagutza-Eremuak » Ingurumena eta Birziklapena » Birziklapen Mekanikoa » Eskaintza Teknologikoak

Birziklapen Mekanikoa

Reciclado Mecánico

Gure jarduera teknologikoa hondakin industrialen eta jatorri orotako gerorako kontsumorako diren materialen korronteen tratamenduan oinarritzen da (ontzi- eta bilgarri-hondakinak, erabiltzen ez diren ibilgailuak (EEI), aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak (RAEE) edo eraikuntza eta industria hondakinak (RCD), material konpositeak, besteak beste). Baita lerma industrialak eta azaleratzen diren hondakinak ere. Korronte horiei ebaluazio-teknologia ezberdinak aplikatzen, egokitzen (karakterizazioa eta egokitzapena) eta banatzen ditugu. Xedea hurrengoa da: birziklapen prozesu zehatzak diseinatzea eta ebaluatzea. Horien bidez, berreskuratutako materialen frakzioak kalitate hobezin batekin ziklo ekonomikora itzuliko dira.

Gure ezagutzaren transferentzia birziklapen industriari birziklapen mekanikoari dagokionez, irtenbide teknologikoak ematen ditu lehiakortasuna eta posizionamendu teknologikoa hobetzeko asmoz.

Tratatzen diren hondakinak, besteak beste:

  • Hiri hondakin solidoak (HHS)
  • Ontzi arinen hondakinak
  • Erabiltzen ez diren ibilgailuak (EEI)
  • Aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak (RAEE)
  • Eraikuntza eta industria hondakinak (RCD)
  • Azaleratzen diren hondakinak: CD eta DVD-ak, pantaila lauak, tonerrak, etab.
  • Hondakin industrialak eta produkzio-lermak

Eremu honetan zentroak egiten dituen jarduerak hurrengo hauek dira:

  • Hondakinen laginketa eta karakterizazioa
    • Konposaketa eta jatorriaren determinazioa (materialak, elementuak, analisi kalorimetrikoa eta erregai gisa...)
    • Egokitzapena eta testurizazioa (ehotzea, birrintzea, garbiketa, lehortzea...)
  • Hondakin-kudeaketarako sistema integratuen garapena eta ebaluaketa.
    • Hondakinen bilketarako logistika
    • Tratamendu eta birziklapen eskemak
  • Materialen sailkapen fisikoa eta purutasunaren hobekuntza
    • Dentsitatearen, formaren eta tamainaren arabera (hidrozikloiak, mahai dentsimetrikoak...)
    • Elektromagnetismoaren bidez (banatzaile elektrostatikoak, magnetikoak...)
    • Beste propietate batzuen bidez (zatiketa termikoak, flotazioa...)
  • Banaketarako identifikazio eta detekzio automatikoa
    • Polimeroen, gehigarrien, kargak eta errefortzuen identifikazioa espektroskopien bidez (NIR, MIR, SSS...)
    • Material eta partikulen detekzioa sentsore eta bisioaren bidez.
  • Planta pilotu eta prototipoen garapena
    • Operazio eta teknologia ezberdinen arteko elkarketaren ondorioz lortzen diren sistema eta birziklapen lerroen garapena eta inplementazioa.
    • Hondakinen tratamendurako, frakzioen banaketarako eta materialen birziklapenerako bideragarritasun eskemen ikerketak
  • Plastiko birziklatuen bidez balio erantsi handiko produktu eta aplikazio berrien definizioa eta garapena.
  • Berrerabiltzea
  • Desensanblatze aktiboa

© 2012 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharra

XHTML válido CSS válido Rss