euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home

Proiektuak

Ekipamendu Aipagarriak

Konpostadore pilotuak
Konpostadore pilotuak
RBM
RBM
Erreaktibo kimikoen erabilpenik gabe igerilekuetako uren arazketarako hautazkoa eta ekologikoa den sistema baten garapena. ECOPOOL
Igerilekuetako uren arazketa sistema ekologiko eta jasangarri berri baten garapena, erreaktiborik erabiltzen ez duena, gaur egun tratamendu horretarako erabiltzen diren kloroa zein beste produktu kimikoek (pH doitzaileak, algizidak…) ondorio kaltergarriak eragin baititzakete erabiltzaileen osasunaren gain (dermatitis, begi gorriak…). Beraz, proiektuan uraren tratamendurako bioiragazkien erabilpenaren eta landaren bidezko arazketaren bideragarritasuna balioztatuko da, baita produktu kimikoen gehitzerik behar ez duten hautazko desinfekzio sistemak (sistema fisikoak, UV argia, mintzak) ere. Gainera, igerilekuko bainularien zenbaketa eta bainuen iraupena zenbatzeko software bat garatuko da basuaren kutsaketarekin momentu oro erlazionatzeko helburuarekin, eta igerilekuaren SCADAren bere integrazioaren bidez baliabideen erabilpen eraginkorra ahalbidetuz uraren beroketarako kontsumo energetikoaren optimizazioari esker.
2018-2020
Lankidetzako Hazitek Lehiakorra 2018 Programa
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak finantzatua
Gaia: Igerilekuetako uraren tratamendu jasangarri eta ekologikoa
Liderra: VEOLIA Taldeko GIROA S.A.U. ingenieritzak
ECOPOOL
Desarrollo de un sistema avanzado y sostenible para la cría en cautividad del Múgil. AKURA
Mugilidoen lurretan hazkuntza prozesu jasangarri baten garapena, mikroalgetan aberatsak diren dietak formulatu eta ezarriz, eta uren birzirkulazio sistemetan (UBS) hobekuntzak erantsiz nutrizio-kalitate handiko eta merkatu-balio handiko amaierako produktu bat lortzeko helburuarekin, EUropar Batasunak eskatzen duenari jarraikiz.
2017-2019
Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza eta urtar sektorerako laguntza programak, (EB) 508/2014 zenbakiko araudian izendatua, Europar Parlamentu eta Kontseilukoa, 2014ko maiatzaren 15ekoa, Itsasoko eta Arrantzako Europako Funtsa (IAEF)
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak finantzatua
Gaia: Akuikultura, mikroalgak, ure tratamendua
Liderra: GAIKER
Efluenteen tratamendu eta berrerabilpenen sistema berritzaile baten garapenerako NEBT baten abiarazpena. URTREAT
URTREAT proiektuaren helburu nagusia korronte alkalinoen tratamendu, arazketa eta berreralbipen espezifikorako eta balio erantsiko subproduktuen eraldaketa bidezko hondakinen balio handitzerako sistema berritzaile baten garapenerako NEBT baten abiarazpena da. Aipaturiko NEBTak merkatuan antzemandako aukera-hobia bete nahi du, sektore industrial desberdinetako isurketen kudeaketen arazo desberdinak konpontzeko.
2016-2018
NETs. Oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresa berriak merkaturatzeko proiektuak
HAZITEK 2016 programak finantzatua. Enpresa I+G bultzatzeko programa
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
Gaia: Urak
Liderra: GAIKER
Lindanoak poluitutako lurzoruak tratatzeko biorremediazio-sistema berria garatzea. BIOLINDANE
Poluitutako lurzoruen biorremediazioko I+G proiektuak gauzatzeko tresna berritzaileak garatzea: saiakuntza-bankua mesokosmos mailan (zapalda), biologia molekularrean oinarritutako hainbat tresna (q-PCR lin A, DGGE zerrendak sekuentziazio bidez identifikatzea barne, CARD-FISH-fluxu-zitometria lin A).
2011-2012
Bizkaiberri Proiektua. Lehiakortasuna hobetzeko Plana 2011. IHOBE. Berrikuntza
Bizkaiko Foru Aldundiak eta IHOBEk finantzatua
Gaia: Lurzoruak
Liderra: GAIKER
Nitrogeno totala nitritazio bidez ezabatzeko SBR sistema bat garatzea. GIA-SBR
Nitrogeno totala nitritazio bidez ezabatzeko SBR sistema bat garatzea.
2010-2012
GAITEK Bizkaiberri Proiektua. Lehiakortasuna hobetzeko Plana 2011
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatua
Gaia: Urak
Liderra: GIA-EPTISA
Belar artifizialeko kirol instalazioak diseinatzea eta garatzea baliabide hidrikoak iraunkortasunez kudeatzeko
Urak (euri-urak, igerilekuetatik baztertutakoak eta ur grisak) tratatzeko eta berrerabiltzeko sistema bat garatzea belar artifizialeko zelaiak ureztatzeko.
2009-2012
CDTI proiektua
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatua
Gaia: Urak
Liderra: FIELDTURF POLIGRAS
Edateko ura arazteko sistema, erreaktibo kimikorik erabili gabe eta ahalik eta kutsatzaile gehien ezabatuta
Edateko ura arazteko sistema, erreaktibo kimikorik erabili gabe eta ahalik eta kutsatzaile gehien ezabatuta.
2009-2012
CDTI proiektua
Estatuko Gobernuak finantzatua
Gaia: Urak
Liderra: Hidroambiente
Etorkizuneko zuntzak garbitzeko sistema eraginkor, ekologiko eta adimendunerako teknologia berriak
Ozonoak, argi ultramoreak eta fluido superkritikoek zuntzak garbitzeko, desodorizatzeko eta desinfektatzeko ordezko metodo gisa duten eraginkortasuna ebaluatzea.
2009-2012
CENIT proiektua
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatua
Gaia: Urak
Liderra: FAGOR Electrodomésticos
Lohiak desinfektatzea eta intertizazioa karearen bitartez berriro erabiltzeko edo nekazal zoruetan edo degradatuetan aplikatzeko LODOCAL
Proiektu honen helburua karea hainbat jatorritako lohiak edo agente desinfektatzaile edo inertizatzaile gisa erabiltzeko dauden aukerak aztertzea da.
2009
Bezeroaren finantzazio pribatua.
Gaia: araztegi-lohiak.

» Ikusi proiektu gehiago

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +