euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation LinksHome » Ezagutza-Eremuak » Bioteknologia » Biodetekzio Sistemak » Eskaintza Teknologikoak

Biodetekzio Sistemak

Biodetekzio Sistemak

Gure ezagutza zientifiko-teknikoak biologia molekularra, mikrobiologia, inmunokimika eta enzimologia alorretan, biodetekzio sistema berritzaileak (lateral flow tirak edo inmuno-qPCR teknika ezaguna, besteak beste) garatzen laguntzen digu. Sistema horiek entsegu biologikoetan oinarriturik daude eta inplementatuz, aplikazio anitzeko tresna analitiko gisa erabiliko dira: giza-osasunerako, animali- edo ingurumen-osasunerako, trazabilitaterako eta elikagai-segurtasunerako biodetekzio sistemak.

Hurrengo jarduerak barne hartzen ditugu: azalen gaineko bioerrekonozimendu molekulen inmobilizazio prozesuen karakterizaziorako eta optimizaziorako estrategiak; eta bioerrekonozimendu molekulen modifikazioa eta/edo funtzionalizazioarako biodetekzio sistemen garapena. Halaber, errekonozimendu biologiko mekanismoen integrazioan lan egiten dugu. Orain aurre egiten diogun erronka biosentsoreen garapena da.

Dispositibo horietan aurki dezakegu sentsore biologikoa (edo bioerrekonozimendu biologiko elementuak, antigorputza, entzimak, azido nukleikoak bezalakoak, besteak beste), transduktorea (edo sorrarazi den seinalea bihurtzen dutenak) eta sistemaren detektagailua. Bere erabilera anitzak izan dira biodetekzio aplikazioetan , eta hurrengo abantailak ditu: analisi-denboraren murrizketa, eramangarritasuna, berezitasun handia eta automatizatzeko aukera.

  • Biodetekzio sistemen garapena:
    • PCR denbora errealean
    • Inmuno-qPCR
    • Azaleko plasmoien erresonantzia (SPR)
    • Lateral flow mikroesfera fluoreszenteak
    • High Resolution melting (HRM)
  • Dispositibo sentsoreen baliozkotzea: microPCR, sentsore magnetikoa, sentsore elektrokimikoa

© 2012 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharra

XHTML válido CSS válido Rss