euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation LinksHome » Ezagutza-Eremuak » Bioteknologia » Biodetekzio-sistemak » Eskaintza Teknologikoak » Garbitasuna eta detergentzia

Garbitasuna eta Detergentzia

Limpieza y Detergencia

Aplikazio-eremu honetan teknologia industrializagarriak garatzen ditugu, garbiketa- eta detergentzia-jarduerekin zerikusia duten agente biologikoak, batez ere mikroorganismoak eta entzimak, ekoizteko. Giro-baldintza desberdinetarako (tenperatura, pH-a, mantenugaiak, elementu toxikoak, argia eta abar) errendimendurik onena ematen duten agenteak hautatzen ditugu.








Gure jarduera teknologikoaren ildoak:

  • Entzima industrialen jarduera eta haien jardun- eta erabilera-baldintza optimoak zehaztea. Jarduera entzimatikoak: proteolitikoak, lipolitikoak, amilolitikoak, zelulolitikoak.
  • Entzimen jardun-baldintzak optimizatzea, azken produktua behar bezala formulatzeko. Produktu biologikoen (entzimak eta mikroorganismoak) formulazioen bateragarritasuna.
  • Mikroorganismo superdegradatzaileak bilatzea, mikroorganismoen miaketa sakona eta sistematikoa eginez nahi diren jarduera altuak dituzten hainbat habitatetan: lipolitikoak, proteolitikoak, amilolitikoak, zelulolitikoak edo jarduera espezifikoagoak, hala nola keratinolitikoak (hodiak libratzeko produktuetarako) edo pestiziden degradazioa.
  • Entzima eraldatuak sortuko dituzten mikroorganismoen klonazioa, natiboen kontzentrazio desberdinetan eta produktuaren formulaziorako egokiagoetan jardun dezaten.
  • Entzima interesgarriak sortuko dituzten mikroorganismoen klonazioa, are kultibatu ezin diren mikroorganismoena ere.
  • Kultibatu ezin diren organismoen jarduera entzimatikoak bilatzea eta isolatzea, liburutegi metagenomikoak abiapuntu hartuta. Liburutegi horiek abiapuntu hartuta jarduera anizkunak miatzea.
  • Produkzioa hobetzea: mikroorganismoak edo entzimen jardun-baldintzak (esate baterako, hotzean jarduten duten entzimak), mutazio guneratuaren edo ausazko mutazioaren bidez.
  • Hartzidura 5 litroko eskalan, estraktu gordin entzimatikoak lortzeko.
  • Entzima eta mikroorganismoen aplikazio industrialean laguntzea.
  • Entzimekin edo mikroorganismoekin formulatuta lortutako azken produktuen eraginkortasun konparatiboa zehaztea.

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +