euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation LinksHome » Ezagutza-Eremuak » Bioteknologia » Biomedikuntza » Eskaintza Teknologikoak » In Vitro ADME-tox (LJE: laborategiko jardunbide egokiak)

In Vitro ADME-tox (LJE: Laborategiko jardunbide egokiak)

In Vitro ADME-tox (LJE)

Organo ugaritatik eta hainbat espezietatik datozen zelulekin lan egiten dugu. Horri esker, sistema prediktibo bizkorrak eta fidagarriak erreproduzitu ditzakegu laborategian, farmakoen, kosmetikoen, elikagaien osagaien, nanopartikulen eta gizakien osasunean inplikazioak izan ditzakeen beste edozein produkturen portaera aztertzeko.

Adituak gara sistema zelularretan eta ehunean (ex vivo) toxikotasuna eta eraginkortasuna ebaluatzen. Osagai aktibo baten ekintza-mekanismoen neurriko azterketak egiten ditugu, baita protokolo konbentzionaletan oinarritutako azterketak ere, nazioarteko gidei jarraiki toxikotasunaren eta genotoxikotasunaren esparruan.


Horrez gain, in vitro sistemetan portaera farmakozinetikoa ebaluatzen eta iragartzen lan egiten dugu: absortzioa, metabolismoa, farmakoen interakzioa eta proteinekiko lotura.

Laborategiko jardunbide egokien bermepean garatzen dugu gure jarduera, Osasuneko eta Gizarte Politikako Ministerioak emandako ziurtagiriaren babespean.

Gure jarduera teknologikoaren ildoak:

Bioerabilgarritasuna
  • Uretako disolbagarritasuna
  • Heste-fluidoko egonkortasun kimikoa
  • Urdail-fluidoko egonkortasun kimikoa
  • Proteina plasmatikoekiko lotura
  • Giza plasmako egonkortasuna

In vitro absortzioa - Garraiatzaileak
  • PAMPA
  • P-gp:
    • Caco2
    • MDCK-MDR1
  • BCRP:
    • Caco2
    • In-out besikulak
  • OATP1B1:
    • Hepatozito kriokontserbatuak

In vitro absortzio-ereduak
  • Heste-barreraren iragazkortasuna
  • Barrera hematoentzefalikoaren iragazkortasuna
  • Barrera iragazkortasuna
  • Birika-barreraren iragazkortasuna
  • Absortzio perkutaneoa (OECD 428)

In vitro metabolismoa
  • Egonkortasun metabolikoa: metabolizazio-ehunekoa, argitze-tasa intrintsekoa, batez besteko bizitza (hepatozitoak, mikrosomak, S9, entzima birkonbinatuak)
  • Metabolitoen profilaketa (profiling) eta identifikazioa (I. fasea eta II. fasea)
  • P-450 eta UGT entzimen fenotipatzea

In vitro droga/droga interakzioa (Drug-drug interaction in vitro)
  • CYP koktelen emari handiko inhibizioa (high-throughput inhibition)
  • CYPen inhibizioa - Emari handiko miaketa (high-throughput screening): substratu fluoreszenteak, CYP birkonbinatuak
  • CYPen inhibizioa: IC50, KI
  • Denborak eragindako CYPen inhibizioa (single point, IC50 shift)
  • CYPen indukzioa

Zitotoxikotasuna
  • MTT, XTT, GORRI NEUTROA, ALAMAR BLUE, LDH, MTS

Toxikotasun-mekanismoak
  • Apoptosia/nekrosia
  • Estres oxidatiboa
  • Hantura

Genotoxikotasuna
  • Ames-en testa (OECD 471)
  • Mutagenotasuna ugaztunen zeluletan (OECD 476)
  • Mikronukleoen testa (OECD 487)
  • Kometa saiakuntza

In vitro toxikotasun organoespezifikoa
  • Hepatotoxikotasuna
  • BBB toxikotasuna
  • Giltzurrun-toxikotasuna
  • Birika-toxikotasuna
  • Begi-narritadura (Invittox no 37)
  • Toxikotasun dermikoa:
    • Korrosio dermikoa (OECD 435)
  • In vitro narritadura: dermikoa (OECD 404), sudurrekoa, ahokoa
  • Fototoxikotasuna (OECD 432)

Profil immunologikoa: azterketa funtzionalak
  • Monitorizazio immunologikoko zerbitzuak:
    • Profil immunologikoa: ezaugarritze fenotipikoko azterketak.
  • T helper erantzunak (TH1/TH2) eta hanturazko T erantzunak (TH17)
  • Zitotoxikotasuna: funtzio immunologiko zelularra:
    • T zelula-azpipopulazioen azterketa (T linfozito birjinak edo naive, linfozito efektoreak, oroimenezkoak eta linfozito aktibatuak)
    • Ebaluazio funtzionala (zelula barneko zitozina, B grantzimaren adierazpena, perforina eta degranulazioa)
  • ELISPOT saiakuntza: maiztasun txikiko zelula antigeno-espezifikoen detekzioa PBMC freskoetan eta kriokontserbatuetan

© 2017 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +