euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation LinksHome » Ezagutza-Eremuak » Bioteknologia » Biodetekzioa » Proiektuak

Proiektuak

Ekipamendu Aipagarriak

Real Time PCR
Real Time PCR
Lateral flow
Lateral flow
Surface Resonance Plasmon (SPR)
Surface Resonance Plasmon (SPR)
Epifluoreszentzia Mikroskopioa
Epifluoreszentzia Mikroskopioa
Diagnostiko azkar baterako chikungunya birusaren aurkikuntza zuzenerako soluzio eramangarrien garapen eta fabrikazioa. CHIKTEST
Proiektuaren helburu nagusia mundu globalizatuan erraz zabaltzen diren eta gailentzen ari diren patogenoen arazoaren aurrean diagnostiko azkar baterako aukera eman dezakeen Chikungunya birusaren aurkikuntza zuzenerako sistema eramangarriak garatzea da.
2016-2019
Lankidetza-Erronkak
Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatua
Gaia: Bioteknologia
Liderra: APTUS BIOTECH S.L.
Ministerio de Economía y CompetitividadAgencia Estatal de Investigación Fondo Europeo de Desarrollo Regional
Mikroteknologiak fabrikazio adimentsuko sistema ziber-fisiko aurrerakoien garapenaren eragile gisa. MICRO4FAB
Mikroteknologiak fabrikazio adimentsuko sistema ziber-fisiko aurrerakoien garapenaren eragile gisa (MICRO4FAB) proiektua fabrikazio adimentsuaren (Industria 4.0) kontzeptuari zuzenduriko mikroteknologien oinarrizko ikerkuntzaren arloko elkarlan etapa berri bat da.
2016-2018
ELKARTEK Proiektua
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak finantzatua
Gaia: Biosentsoreak
Liderra: TEKNIKER
Usteltasun grisaren (Botritis) detekzio zuzen eta goiztiarrerako eredu baten garapena laguntza erreminta gisa mahastizaintza eta ardogintzaren produkzioan landare-osasunerako produktuen erabilpenaren murrizketarako. BOTRYPREV
Mahastietan landare-osasunerako produktuen erabilpen jasangarri bat ahalbidetzen duen eta kalitate eraldaketako mahats baten eskaera betetzen duen usteltasun grisaren (Botritis) egiaztatze zuzen eta goiztiarrerako prebentzio kudeaketa eredu baten garapena.
2016-2018
BERRIKER Proiektua
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak finantzatua
Gaia: Landare-Osasunerako Test Genetikoak
Liderra: GAIKER-IK4
Botryprev
Elkarlanezko ikerkuntza zehaztasunezko medikuntzan eta biomarkatzaileetan. BioGUNE 2016
“Elkarlanezko ikerkuntza zehaztasunezko medikuntzan eta biomarkatzaileetan (BioGUNE 2016)” proiektuak teknologia aurrerakoi eta etekin handiko teknologien erabilpenaren bitartez gaixotasun ezberdinetan biomarkatzaileak lortzea du helburutzat.
2016-2017
ELKARTEK Proiektua
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak finantzatua
Gaia: Bioteknologia
Liderra: CIC BIOGUNE
Ekonomikoki bideragarria den elikadura erabilerako zelulosa bakterianoaren produkziorako estrategia berritzaileak. CELLUBAC
Proiektuaren helburu orokorra egundoko ekoizleak diren mikroorganismoetan oinarritutako zelulosa bakterianoaren ekonomikoki bideragarria den ekoizpen prozesu baten garapena da, horretarako elikadura industriako azpiproduktuak erabiliz fermentazio gisa elikadura industriarako balio altuko produktu berritzaile bat lortzeko.
2016-2017
Nekazaritzako Elikagaien Ikerkuntza
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailak finantzatua
Gaia: Elikadura
Liderra: GAIKER-IK4
Kit easy-CCR: Minbizi kolorrektalaren detekzio goiztiarraren diagnosirako kit baten garapena miRNAen adierazpenetan oinarritutako plasman egindako metodo ez inbaditzaile baten bidez.
Minbizi kolorrektalaren (CCR) eta adenoma aurreratuen (AA) detekzio goiztiarrerako inbaditzailea ez den metodo baten oinarritutako diagnostiko kit-a, espezializatu gabeko norbanakoentzako erabilpen errazekoa eta biologia molekularreko berariazko instalaziorik behar ez duena. Kit honen jarraipen arrakastatsuak emaitzen arintze handiagoa eta diagnostiko mota hauetako kostuen beherakada zorrotza lortuko du.
2015-2018
Programa Retos Colaboración (RTC-2015-3850-1)
Ekonomia eta konpetibitate ministerioak Finantzatua
Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) kofinantzatua. helburua: garapen teknologikoa, berrikuntza eta kalitatezko ikerkuntza bat sustatzea.
Gaia: Giza osasuna
Liderra: ADVANCED MARKER DISCOVERY, S.L.
Ministerio de Economía y CompetitividadFondo Europeo de Desarrollo Regional
LegioPoC: Legionella motako tokiko detekzio prebentiborako gailua.
Biologia molekularraren teknologietan oinarritutako Point of Care (LegioPoC) gailu baten garapena Legionella spp motako tokiko detekzio prebentiborako. LegioPoC gailuak anplifikazio isoterman oinarrituta dagoen ordezko eta berritzailea den sistema molekular bat proposatzen du. Teknologia honen Lab On a Chip formaturako egokitzapena izango da erronka teknologiko nagusia.
2015-2017
Programa Retos Colaboración (RTC-2015-4367-1)
Ekonomia eta konpetibitate ministerioak Finantzatua
Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) kofinantzatua. helburua: garapen teknologikoa, berrikuntza eta kalitatezko ikerkuntza bat sustatzea.
Gaia: Giza osasuna
Liderra: ONDOAN, S.COOP.
Ministerio de Economía y CompetitividadFondo Europeo de Desarrollo Regional
Elkarlanezko ikerkuntza ohiko patologia eta gaixotasun arraroen arloko azterketa molekularrean. BIOGUNE 2015
BioGUNE 2015 proiektuak patologia eta gaixotasun arraroak sortzen diztuzten mekanismo biral eta zelularrak ulertzea du helburu eta baita teknologia aurrerakoi eta etekin handiko teknologien erabilpenaren bitartez prozesu hauek oztopatu edo geldiarazten dituzten itu terapeutikoak identifikatzea.
2015-2016
ELKARTEK Proiektua
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
Gaia: Bioteknologia
Liderra: CIC BIOGUNE
Europarako elikagaien segurtasuna: Europako Batzordeak finantzatutako elikagaien segurtasunerako ikerkuntzaren emaitzak barreiatzea eta ikerkuntza-jarduerak koordinatzea. FOODSEG Safe food for Europe coordination of research activities and dissemination of research results of EC funded research on food safety. FOODSEG
CSA (Coordination and Support Action), Europan elikagaien segurtasunaren eta kalitatearen gainean egiten ari den ikerkuntzaren emaitza garrantzizkoenak hedatzeko (FP6 eta FP7 programak). Horretarako, on line plataforma bat eta etorkizuneko jarduerak prestatzeko plana garatuko dira. Horrez gain, adituen sinposioak eta lan-topaketak antolatuko dira.
2011-2014
Europako Proiektua. VII. Esparru Programa
Europako Batzordeak finantzatua
Gaia: Elikagaien segurtasuna eta kalitatea
Liderra: RTD Services
foodseg
I+G metabolomikan, biologia estrukturalean eta jarduera terapeutikoa duten ituen baliozkotzean, eta zentroko emaitzen ustiapena. BIOGUNE 2011
Proiektuaren helburu orokorra da praktika klinikoan erabiltzeko eta farmako berriak garatzeko tresna baliagarriak izango diren gibeleko gaixotasun kronikoen markatzaileak (metabolitoak edo profil metabolikoak) identifikatzea. Proiektuaren helburu espezifikoak, diagnostiko errazagoa eta ekonomikoagoa lortzearren, laginak biltegiratzeko, garraiatzeko eta manipulatzeko baldintzak ebaluatzera zuzentzen dira. Gainera, markatzaile berak bilatzen dira modu ez hain inbaditzailean lortzen diren laginetan, pazienteentzako metodorik egokienak lortu nahian.
2011-2013
ETORTEK proiektua
Eusko Jaurlaritzak finantzatua. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gaia: Diagnostikoa
Liderra: CIC-Biogune
Biosurfaktante mikrobiarretan oinarritutako detergentzia-produktu bat garatzea. ECOBIO
Proiektu honen helburu nagusia biosurfaktante mikrobiar berriak lortzea da, hala biosurfaktante berriak formulatzeko. Mikrobio-jatorriko biosurfaktantea detergente industrial gisa erabiltzen da, besteak beste, nekazaritzako elikagaien industrian.
2011-2013
GAITEK proiektua
Gaia: Nekazaritzako elikagaien industria
Liderra: Guserbiot
Prestazio handiko gainazal multifuntzionalak, gainazalak tratatzeko teknikak konbinatuta lortuak. SURFACE
Detekzio-sistemak hobetzea, mikroorganismoetan espezifikotasuna eta sentikortasuna emango duten itu analitikoak definituz eta aurkituz eta haiek detektatzeko lotugai edo estekatzaileak lortuz.
2011-2012
EMAITEK proiektua
Eusko Jaurlaritzak finantzatua. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gaia: Biodetekzioa
Liderra: GAIKER
Denbora errealeko RT-PCR bidez elikagaietan norobirusak detektatzeko sistema molekular bat garatzea eta prest jartzea. NORDETEK
Teknika molekularretan oinarritutako metodo diagnostiko bizkorra, sentikorra, espezifikoa eta kostu txikikoa garatzea, elikagaien kalitatea kontrolatzeko laborategian norobirusak detektatzeko. Proiektuak elikagaien segurtasuna bermatzen lagunduko du, patogeno horiek eragindako elikagai-kutsaduren agerraldiak murriztea eta prebenitzea ahalbidetuko baitu, gizartearen mesederako.
2011-2012
GAITEK proiektua
Gaia: Elikagaien kontrola
Liderra: Itsas Natura
Portable microfluidic based device for in situ detection of viable legionella. PINVIALEG.
Giza kontsumoko urak analizatzean Legionella zelula bideragarriak eraginkortasunez (indarreko legeriaren araberako sentikortasun-eskakizunak), bizkor eta erraz interpretatzeko moduan detektatzeko gailu eramangarria garatzea. Oinarri mikrofluidikoko tresneriarekin in situ analisia eta identifikazio espezifikoa egin ahal izango da, teknika molekularretan oinarritua, Europako hiritarren kalitatea eta segurtasuna hobetuz.
2011-2012
Europako Proiektua. VII. Esparru Programa
Europako Batzordeak finantzatua
Gaia: Ingurumen-biodetekzioa
Liderra: Ondoan S.Coop.
microfluidicdx
Fluoreszentzian oinarritutako sistema immunokromatografikoak eta molekula biologikoak immobilizatzeko teknikak garatzea. TOPTEST
Proiektuak bi helburu nagusi ditu ardatz: fluoreszentzian oinarritutako sistema immunokromatografiko kuantitatiboak eta sentikortasun handikoak garatzea, eta molekula biologikoak gainazal sentsoreetan immobilizatzeko teknika eraginkorrak prest jartzea, optimizatzea eta ezaugarritzea.
2011-2012
EMAITEK proiektua
Eusko Jaurlaritzak finantzatua
Gaia: Biodetekzioa
Liderra: GAIKER
Biomarkatzaileak detektatzeko teknologia berriak. BIODETECT
Proiektu honek osasunean aplikatzeko biosentsore elektrokimikoak garatzea du helburu. GAIKERen jarduerak sentsore elektrokimikoaren gainazalean antigorputzak immobilizatzea izan du ardatz.
2010-2012
ETORGAI proiektua
Eusko Jaurlaritzak finantzatua
Gaia: Biodetekzioa, osasuna
Liderra: Biolan

» Proiektu gehiago ikusi

© 2017 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +