euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links

Genomika

Genomika

Genomaren sekuntziazioaren arrakastaren ondorioz, microarrays teknologiaren garapena eman da. Hori, lau pausutan oinarritzen da bereziki: Berezko microarray-ak fabrikatu, hibridizazioaren prozesua, array-en irakurketa eta datuen analisia.

Genomika ikerkuntza-taldean ADNko microarray teknologia ezarri dugu. Hori genomika funtzional proiektuen inplementaziorako erabiltzen dugu, eta hurrengo ezagutza-eremuetan aurki ditzakegu: toxigenomika, farmacogenomika, metagenomika, epigenetika, etab. Gure funtsezko tresna erabiliz, hots, ARN/ADNko microarray-ak, geneen adierazpen diferentzial ikerketak burutzen ditugu. Baita hurrengo aplikazioak garatzen ari gara ere: ADNaren metilaziorako teknologia (geneen adierazpenaren erregulazioaren ikerkuntza gaixotasun genetikoarekin eta minbiziarekin zerikusirik baitute); (geneen adierazpena erregulatzen duten molekulak diagnosirako markagailu gisa ikertzen dira eta baita terapia berrien garapenerako ere;aCGH teknologiak (genoma osoan zehar ADN kopietan eman diren aldaketak antzematen ditu, eta oso erabilgarriak dira alterazio kromosomikoen bilaketarako).

Gure genomika laborategian agilent technologies-eko plataforma ezarrita dugu. Nahiz eta berarekin normalean lan egin, beste baliabide batzuk ere ditugu. Adibidez: gure ehunen eta zelula-kultiboen laginetako guztizko mRNA eta ARN islamendua, bionanalyzer bidezko ARNaren kalitatearen kontrola, fluorosforoen bidez erreakzioen anplifikazioa eta markatzeen optimizazioa, kolore bateko eta bi koloretako hibridazioa ADN microarray-etan, agilent genespring eta Ingenuity pathway softwareen bidez datuen analisia eta tratamendua, etab.

  • Geneen adierazpen diferentzialaren analisia
    • Hibridazioaren diseinu esperimentala kolore bateko zein bi koloretako teknologiaren bidez.
    • Agilent plataformaren hibridazioa microarray-etan.
    • Datuen analisi bioestadistikoa.
    • Emaitzen analisi funtzionala (ibilbide kanoniko metabolikoak eta seinalizaziozkoak)
  • Biomarkagailuen / diana terapeutikoen aurkikuntza genomika tresnen bidez.
  • Prozesu patologikoetan ematen diren mekanismo molekularren ikerketa, sendagaien akzio-mekanismoak, etab.
  • Epigenetika (geneen adierazpenaren erregulazioaren ikerketa eta, bereziki, endekapenezko eta kartziogenesizko prozesuetan)
  • Toxikogenomika

© 2017 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +