Berdintasunarekiko Konpromisoa

GAIKERen
gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzen laguntzen duten balioak
transmititzen ditugu, besteak beste, berdintasuna.
Genero arrazoiengatiko zuzeneko edo zeharkako bereizkeria saihestuz, emakume eta
gizonezkoen arteko tratu eta aukera berdintasunarekin dugun konpromisoa,
funtsezko printzipioa da, eta gure politika korporatiboaren eta pertsonen
politikaren oinarri estrategikoa.
Gure Berdintasun Planak (Bizkaiko Lan Agintaritza Probintzialaren erregistroan
inskribatua, 003497 zenbakia) helburu, hobekuntza eta ekintza multzo bat
zehazteko, alderdi interesdun guztien ikuspuntuak biltzen ditu.
Plan horrek lau urteko indarraldia du (2021 - 2025), eta, helburu nagusiaz gain, barneko adostasunak sortzeko, GAIKERen lan-giroa hobetzeko eta gure kanpo-kolaboratzaileengan eragin positiboa izateko aukera ematen du.