Itziar Unzueta da Inkoa Taldeko Zuzendari Nagusia eta bazkide fundatzaileetako bat. Taldea, Ingeniaritza eta Aholkularitza 5 enpresek osatzen dute eta hauek espezializatuta daude teknologia aurreratuekin soluzio integralak eskaintzen Nekazaritzako Elikagaien eta Ingurumen sektoreei begira. Bere hasieratik orain dela 17 urte, jarraitu du Inkoa Taldeak zabaltze, dibertsifikatze eta berrikuntza teknologiko estrategia, urteon buruan enpresa talde sendoa sortzera eraman duena, nazioarte mailan ondo kokatua Nekazaritzako Elikagaien eta Ingurumen sektoreetan, eta denera 32 milioi euroko fakturazioa ere lortuko duena 2008an.
Zientzia Fisikoetan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean Automatika eta Elektronika berezitasunetan, Itziar Unzueta aldi berean da Kontseilari Delegatu Ekotek, Agroaldea eta Sustalde Fundazioan, eta baita Lehendakari ere Metrixan eta Bizkaiko Biometrika Elkartean eta ere Ingurumen Adituen Esportazio Kontsortzioan -BEEX-.
|
......................................................................................................................................................................................
Zelan bizi du Inkoa-k hainbat negozio desberdinen arteko interakzioan gertatzen den teknologia konbergentzia hori, esaterako, elikagai, abeltzaintza edota ingurumen sektoreen artekoa?
Badira teknologia komunak, Inkoa Taldeak bere jarduna garatzen duen sektore desberdinetan aplikagarriak direnak. Horregatik eragin genitzake sektore arteko hainbat garapen teknologiko, gerora, aplikazio berezi, eta propio, enpresa bakoitzari zuzenduen bitartez, ezarriko ditugunak, Taldea osatzen duten enpresa desberdinek lantzen duten negozioaren arlo bakoitzean.
Horrela garatzen ditugu, esaterako, informazioaren eta komunikazioaren teknologietan oinarritutako aplikazioak, edota elektronikan edo bioteknologian; eta gero, esparru hauetan eskuratzen dugun oinarrizko garapen teknologikoak ahalbideratzen digu etorkizuneko produktu eta aplikazio bereziak garatzea normalean lan egiten dugun sektoreetako bakoitzari begira.
Konbergentzia horrek, eta teknologien zeharkako aprobetxamendu horrek eragiten du gure enpresa taldearen I+G+b inbertsioaren erabateko optimizazioa, bai giza errekurtsoetan eta baita teknikoetan ere, bidean lortzen dugun know-how-ak ere eragin biderkatzailea izan dagien gerora beste hainbat aplikazio eta teknologien garapenean ere.
Zeintzuk izan ziren zure kasuan arrazoiak, enpresari bezala, negozio bat sortzera bultzatu zintuztenak? Eta zelan ikusten duzu gaur eguneko egoera enpresa berriak sortu ahal izateko?
Guk geuk negozioa sortzera mugitu gintuzten arrazoiak izan ziren, batez ere, geure aldetik lan egin ahal izatea, batetik, eta bestetik, merkatu eta proiektu berriei ekin ahal izatea geure egiteko modu propioez baliatuz. Eta azken batean, Nekazaritzako Elikagaien sektorean espezializatutako Ingeniaritzen esparrua Euskadin ere indartzeko, eta bide batez gu geu sektorean lider bihurtu guran.
Inkoa, gure enpresa Talde osoaren zimendu izan den enpresa, 91. urtean sortu genuen, oinarri hartuta Nekazaritzako Elikagaiak bezalako sektore tradizional batean aplikatu ohi diren IKTak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak), eta gainera garai hartako krisi ekonomikoa ere gainditu beharrez gure jardueraren lehen urte haietan. Beraz, uste dut, edozein egoerari, oraingoari berari ere, askoz hobeto egin lekiokeela aurre gaur egun. Behintzat, dauden laguntzei-eta begiratzen badiezu, bai enpresa berriak sortzeko, eta bai teknologia berrien garapenerako, edo berrikuntzen kudeaketarako dauden laguntzengatik ere.
Eta bai, egia da, azken urteotan Euskadin ekimen berrien ekintzaile krisia-edo izan dela. Hain zuzen, gure herrialdeko egoera ekonomikoa ezin hobea izan denean. Eta beharbada, gure historia guztian izan dugun ekintzaile saiatuen maila baxuenean izan dugu, eta euro-erregioen artean azken mailetan ere bai alor honetan. Eta arrazoiak bat baino gehiago izan litezke, baina bat beharbada, izango da, seguru asko oparotasun garaiak ez direla eragingarrienak izaten ekimen berriei ekiteko garaian. Inkoa-n, Innobasquerekin gabiltza lanean Ekimen Berri Aurreratuen Taldean, egoera honen zergatiak aztertu guran, eta behar diren tresnak jarri guran ekimen berrien ekintzaileen eskueran, Euskadi berriro itzuli dadin Europako erregioen burura, enpresa berritzaile eta nazioartekotuen sortze gaitasun horietan.
Nondik esango zenuke zuk sortuko direla merkatu esparru berriak?
Gure hurbileneko inguruari dagokionean behintzat, badira merkatu teknologiko berriak, garatzen eta sendotzen ari direnak, zelan bioteknologia bera, edota energia berriztagarrietan eta hondakinen balorizazioan-eta oinarritzen diren energia iturri berriak ere. Gainerako sektore eta jardueren artean, zalantza gabe, informazioaren teknologiei lotutako aisia eta osasungintzari begira ari diren teknologiak izango dira enpresa jarduera berrien iturria datozen urteotan.
Zeintzuk dira, zuk zuzentzen duzun moduko enpresa batentzat, aurrerapen sendo baten giltzarriak?
Gure enpresen giltzarri dira, batetik, geure garapen propioen jabe izatea, gero hauen bidez, lehiakor bihurtu ahal izateko merkatu globalizatuetan ahalik eta teknologia hoberenekin eta beti ikuspegi berritzaile batekin. Eta bestetik, aurrerantzean merkatua ikusi ahal izatea markatu bakar eta global bezala. Eta horretarako guztirako ezinbestekoa da giza talde ondo formatu eta ondo prestatu bat izatea merkatuak berak eskatzen dituen ardura profesional eta teknologiko guztiak geure gain hartu ahal izateko behar den moduan.
Inkoa-k ohitura du lankidetzan jarduteko beste hainbat agente zientifiko teknologikoekin, unibertsitateak edo beste hainbat zentro teknologiko. Zer ateratzen du Inkoa-k lankidetza horietatik?
Inkoa-ko I + G + b Unitateak aspaldi du ohiturazko beste hainbat Zentro Teknologiko eta Unibertsitaterekin lanean jarduteko nazioarte mailan, eta horrela lortzen dugu oinarri teknologiko hoberena, eta baita guztiz beharrezko dugun know- how-a ere teknologia berrien garapenean. Batez ere teknologia hauen hasieretako faseetan, orduan bihurtzeko oinarrizko teknologien jabe, eta gerora handik abiatuta produktu berriak eta aplikazio zehatzagoak garatu ahal izateko.