|
2003tik zuzendari B+I+O Eusko Fundazioaren (BIOEF; Osasungintzako Berrikuntza eta Ikerketen Euskal Fundazioaren) Ikerketa Sanitarioko Eusko Institutuan (O+Iker), Carmen Garaizar EHUko doktore da Medikuntzan eta pediatra haur- neurologian berezitua. Bi hamarkada baino gehiago egin ditu medikuntza praktikoan Gurutzetako Ospitalean, nora itzuli zen Mexiko DFn bost urteko jarduera profesionala garatu ondoren.
Carmen Garaizar era berean da CIC bioGUNEko lehendakari, Espainiako Neurologia Pediatrikoko Elkartearen lehendakari ohi, eta partaide 2002ra arte Europako Neurologia Pediatrikoko Batzordearen Board of National Advisers-en. 100 artikulu zientifikotik gora argitaratu ditu (heren bat nazioartean), eta partaide da hainbat batzorde editorial zientifikoetan ere eta nazioko eta nazioarteko medikuntza elkartetan ere bai. 2003tik partaide da ere ikerkuntza eta berrikuntzaren kudeaketaren erakundeetako hainbat Batzordetan, Euskal Herrian eta Espainiako estatuan.
|
......................................................................................................................................................................................
Nola azalduko zenuke Ikerketa Sanitarioko Eusko Institutuaren (O+Iker- ren) lana eta BIO Fundazioaren (BIOEFen) estrategia?
O+Iker-rek ikerketaren inguruko laguntza zientifiko-teknikoa eskaintzen die Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Osakidetzari, eta era berean kudeatzen ditu euskal osasungintza sarean urtero aktiboak diren ikerketa biomedikoko 400 proiektu baino gehiago. Modu berean garatzen ditu ere beharrezko diren ikerketak behar berriak detektatzeko, gaitasunen inbentarioak egiteko, ekinbide planak proposatzeko, eta beti guztiz aktiboak izan ahal izateko aukera berrien, aliantzen eta errekurtsoen bilaketan.
BIO Fundazioa berriz sektore publikoan dago eta bi institutuk osatua da: O+Berri batetik, osasungintzaren kudeaketaren berrikuntzan aritzen dena, eta O+Iker bestetik, osasungintzako I+Gn jarduten duena. Espainiako estatu osoan ugari dira gurearen antz bateko fundazioak, baina normalean ospitale bakarrean jardun ohi dute. Eta desberdintasuna da BIOEFek osasungintzaren sare osoa hartzen duela, eta horrek erabateko ikuspegi zabala eduki ahal izatea ahalbideratzen digu eta estrategia eta politika globalak diseinatu ahal izatea, hauek arinago ezarri ahal ditugularik. Nabarmenenak izan dira proiektu multidiziplinar eta multizentrikoen koordinazioa arlo tematiko handien inguruan, ospitale handi bakoitzaren ingurukoak izan ordez, eta konpromiso argia lankidetzan aritzeko gure inguruarekin: unibertsitateak, eta gure Teknologia Parkeetako zentro teknologiko eta bio-enpresak.
Eta horrek ahalbideratu digu paradigma aldaketa geureganatu ahala izatea: osasungintzako ikerketa, ez bakarrik osasun zerbitzuen eta produktuen horniduran berritzeko tresna gisa herritarren osasuna hobetu ahal izateko, baizik eta baita ere herrialdeko sektore produktiboaren berrikuntzarako tresna bezala, horrela aldi berean lagunduz aberastasuna eta oro har gizarte ongizatea sortzen.
Zein arlo nabarmenduko zenuke BIO Fundazioaren ikerketa lehentasunen artean?
Gaur egungo osasungintzako egitura ikertzailearen birdimentsionatzea, hau ahaltsu eta bideragarri bihurtzeko, era horretan arazoen konpontzera bideratutako ikerketa errazte aldera. Nagusiki, ospitale ikerketan arituko diren bi institutu berriak bateratuko dituztenak, Biobankua eta Entsegu Klinikoen Kudeaketarako Bulegoa, ikertzaile akademikoak eta bazkide teknologikoek klinikoekin batera lan egin dezaten. Ikuspuntu honetatik, Eusko Jaurlaritzaren BIOBASQUE Estrategia eragile argia da gure osasun sistemarentzat.
Zein dira BIO Fundazioaren ikerketa lerro nagusiak?
Osasun Zerbitzu eta Teknologietan eginiko ikerketak gure ahaleginen %25 suposatzen du. Atzetik dihoazkio Genetika -Bioteknologiaren arloa (zeharkako area dena eta berezitasun mediku desberdinak ukitzen dituena) eta Pediatria. Neurologia, Onkologia, Arnas aparatuak eta psikiatriak bakoitzak ere sare osoko ikerketaren %10 eta %15 artean hartzen dute. Epidemiologiak, Osasun Publikoak, Prebentzioak eta Osasunaren Sustapenak, euskal osasun ikerketaren %9 hartzen dute.
BIOEF bere sorkuntza beretik 2002ko amaieran agente bat gehiago da aldi berean harremanak dituena beste agente batzuekin Euskal Berrikuntza Sisteman. Esaterako, CIC bioGUNEren lehendakaritza ºdu, eta horretan badute presentzia euskal zentro teknologikoek ere. Zein esango zenuke izan dela batzuen eta besteen arteko lankidetza maila urte hauetan guztietan barrena? Egia esan, nahiz eta dagoeneko badugun lankidetza 20 enpresa bioteknologiko baino gehiagorekin, 60 proiektu nazional eta europar baino gehiagorekin, eta 8.000 mostra biologiko baino gehiagoko horniketa bat ere badugun, oraindik ez gara hasi bidea urratzen baino. Ikuspuntu desberdinetatik abiatzen gara bakoitza, hala zientifikoak, nola metodologikoak eta antolaketakoak, eta elkarren ezagutza falta handia dugu oraindik.
BIOEF eta GAIKER lankidetzan ari dira gaur egun hainbat I+G proiektu aurrera eramaten. Zer nabarmenduko zenuke proiektu hauetan izandako lankidetzatik?
Gehien nabarmenduko nukeena da bi erakundeak ere lankidetzan ari garen proiektuen, batez ere, kalitate konpetitiboa. Ez alferrik dira gehienak europar proiekzioa dutenak.
Nola esango zenuke izango direla lankidetza bide hauek etorkizunean?
Ba, ikerketa kooperatiboaren garapen eraginkorrari begira, garrantzizkoena da bi sektoreek ere, osasungintzak eta enpresarioek, ondo ezagutu ditzaten bere bazkidearen barne funtzionamenduaren mekanismoak. Eta berrikuntzari begira berriz, ezinbestekoa da biek ere aldez aurretik ondo ezagutu dezaten gizartearen eskaera osasun kontuetan.
Osasungintzaren alorrean izandako aurrerapen eta lorpenek eragin zuzena izan ohi dute gizarte eta enpresaritza mailan. Nola baloratzen duzu zuk onuren bikoiztasun hori bi norabideetan?
Oinarrizkoa da bereiztea osasungintzaren papera I+G kooperatiboaren hornitzaile bezala bere beste paperetik: azken produktuaren bezero bezala duen hartatik. Honen onuradun izateko, sektore pribatuak aldez aurretik ezagutu beharko ditu osasun bezero publikoaren beharrak, eta honen berrikuntza politikaren eragileak, denak ere parlamentuaren kontrolarenpean, eta batez ere bideratzen direnak erabilgarritasun klinikora eta gizarte eraginera, hornitzaileen onura ekonomikoetara baino areago noski. Eta onura hau ordea soilik hazi liteke merkatu pribatuan berez.