euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Gaikerrek farma eta dermokosmetika sektoreetako enpresa berritzaileei I+G proiektuetan laguntzen die

35 urte baino gehiago produktuen eraginkortasunari eta segurtasunari buruzko azterketak in vitro sistemen eta ereduen bidez egiten eman ondoren, Gaiker zentro teknologikoa erreferente bat da arlo horretan industria farmazeutiko eta dermokosmetikoarentzat.

2022/01/11  Basque Research & Technology Alliance (BRTA) erakundeko kide den Gaikerrek in vitro alternatibak aplikatzearen eta azken urteetan egindako inbertsioen alde egindako apustu estrategikoaren ondorioz, gaur egun zentroak baliabide eta instalazio ugari ditu, hala nola, material eta aparatu espezializatuak dituzten laborategiak, BPL ziurtagiria (Laborategiko Jardunbide Egokiak), medikamentuaren Espainiako Agentziak toxikologia-saiakuntzetarako eta segurtasun saiakuntzetarako emandakoa. Gainera biologia zelularreko, biologia molekularreko eta mikrobiologiako ikerketak egiteko kualifikazio handiko langileak daude plantillan.

Eremu horietan egin daitezkeen ikerketen artean, honako hauek aipa daitezke: aktibo berrietan jarduera interesgarriak bilatzea (adibidez, hanturaren aurkako efektuaren, orbaintzailearen, minbiziaren aurkako efektuaren eta abarren ebaluazioa maila zelularrean), produktuen ekintza-mekanismoaren ikerketa maila molekularrean edo substantzia baten toxikotasunaren analisia (adibidez, produktu bat narritagarria edo korrosiboa den, edo mutazioak eragin ditzakeen jakiteko aukera ematen duten saiakuntzak).

Egiten diren saiakuntzek, enpresentzat balio zientifiko handia duen informazioa emateaz gain, animalietan esperimentazioa murrizten laguntzen dute, in vitro alternatibak aplikatuz, horietan Gaiker erreferentea baita.

Posizio pribilegiatu horrek aukera ematen dio Gaikerri berrikuntza-prozesuan laguntzeko, merkatuan ezarrita dauden enpresei ez ezik, konpainia berriei ere. Horren erakusgarri dira Euskal Autonomia Erkidegoko eta beste autonomia-erkidego batzuetako startup-ekin ezarritako hainbat lankidetza.

Azken horren adibide onak dira Gaikerrek KeyBiological enpresa galiziarrarekin lankidetzan egindako I+G proiektuak. Enpresa hori 2016an sortu zen, olio ozonizatuak, kosmetika naturala eta nutrizio-gehigarriak ekoitzi, banatu eta merkaturatzeko, eta Axencia Galega de Innovación erakundeak antolatutako Galiziako Material Berritzaileen I. Lehiaketa irabazi du. Proiektu horien esparruan, besteak beste, enpresak olio birziklatuetan oinarrituta garatutako osagai biozida baten sorrera baliozkotzen lagunduko da.

Gaikerren babesa garrantzitsua da enpresa txiki eta ertain horiek eta beste batzuek berritzen jarrai dezaten, batez ere hasierako garapen-etapetan, baliabide eta ekipamendu mugatuak izan ohi baitituzte. Kasu horietan ezartzen diren lankidetzek kalitate handiko produktu berritzaileak merkaturatzen laguntzen diete.

Gaikeri buruz:
Zentro teknologikoa da, irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua, ikerketarako eta Bizkaiko Parke Teknologikoan kokatuta dauden enpresei zerbitzu teknologiko eta berritzaileak eskaintzeko. Basque Research & Technology Alliance (BRTA) elkarteko kide dira.

Erakundearen helburu nagusia I+G proiektuen garapena da. Horrekin batera, zerbitzu teknologiko aurreratuak (aholkularitza teknologikoa eta berrikuntza planak, besteak beste) ematen dituzte, analisi eta saiakuntzak egiten dituzte eta hedapen teknologikoko zerbitzuak eskaintzen dituzte.

Erakundeko teknikari eta profesionalek bioteknologiaren, composite eta polimero funtzional jasangarrien eta ekonomia zirkularraren hainbat arlotako prestakuntza dituzte, bezeroen behar teknologikoetarako kalitate handiko soluzio berritzaileak eskaini ahal izateko
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +