euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Osagai funtzionalei buruzko jardunaldia laster

Datorren martxoaren 7an “Osagai funtzionalak elikagai eta kosmetikoen sektorean: status quoa eta etorkizunerako estrategiak” jardunaldia egingo dugu GAIKER-IK4n

2013/03/01  

Datorren martxoaren 7an “Osagai funtzionalak elikagai eta kosmetikoen sektorean: status quoa eta etorkizunerako estrategiak” jardunaldia egingo dugu GAIKER-IK4n. Osagai horiek gero eta garrantzitsuagoak dira industriarako, berrikuntza-aukerak ematen baitituzte, produktu berriak garatzeko. Osagai funtzionalak dira organismoaren funtzio batean edo gehiagotan eragin onuragarriak izateko gai direnak, osasun-egoera edo ongizatea hobetuz, edo gaixotasun-arriskua murriztuz.

Erreferentziazko enpresetako adituak izango dira osagai funtzionalen egungo errealitatean sakonduko duten txostengileen artean; esaterako, Leti Laborategia, CAPSA  (Central Lechera Asturiana), Evic Hispania, Shirota Functional Foods eta Provital.

I+G arloa, berriz, Murtziako Unibertsitateko López Nicolás doktoreak, EHUko Leire Escajedo doktoreak eta GAIKER-IK4k berak (bioteknologiaren arloko zentro teknologiko aditua eta arlo horretako proiektuak garatzen esperientzia handia duena) landuko dute.
 
Elikagaien, kosmetikoen, bioteknologiaren eta farmaziaren sektoreko enpresa eta profesionalentzako jardunaldi hauen helburua da, besteak beste, elikagaiei nahiz kosmetikoei buruz indarrean dagoen araudia/legedia berrikustea. Horrez gainera, osagai funtzionalak garatzeko eta ebaluatzeko I+G+Ban egin diren aurrerapenak aurkeztuko dira, eta aurrerapen horiek erabiltzen dituzten produktuak. Parte hartuko duten erreferentziazko enpresek lantzen ari diren osagai funtzionalen garapen-estrategiak ere aurkeztuko dituzte. GAIKER-IK4k espero du, halaber, osagai funtzionalekin formulatutako produktuen etorkizunari buruzko eztabaida irekia sortuko dela, orain arte landutako I+G+Baren emaitzak nahiz araudi berriak izan ditzakeen eraginak kontuan izanik.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2020 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +