euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Iraunkorrak gara | Gure ingurumen-portaera 2012an

2005etik, GAIKER-IK4n gure Interes Taldeen esku jartzen dugu gure Ingurumen Adierazpena: dokumentu horrek ingurumen-jokabidearen etengabeko hobekuntza sustatu nahi du, eta EMAS (III) araudiaren arabera egiten da, hau da, alor horretako Europako estandar zorrotzenaren arabera.

2013/05/28  
2005etik, GAIKER-IK4n gure Interes Taldeen esku jartzen dugu gure Ingurumen Adierazpena: dokumentu horrek ingurumen-jokabidearen etengabeko hobekuntza sustatu nahi du, eta EMAS (III) araudiaren arabera egiten da, hau da, alor horretako Europako estandar zorrotzenaren arabera.

Adierazpen horretan jarritako datuen zehaztasuna egiaztatzeko, EMAS III araudiak dio ziurtatze-erakunde ezagun batek baliozkotu behar dituela. GAIKER-IK4n, AENORek (Espainiako Normalizazio Erakundea) baliozkotzen ditu. Erakunde horrek GAIKER-IK4ko beste kalitate-estandar batzuk ere ziurtatzen ditu, hala nola ISO 9001 ziurtagiria —I+Gko proiektuak kudeatzeko— eta ISO 14001 ingurumen-ziurtagiria.
EMAS III araudiaren berezitasuna da garrantzi handia ematen diola legeak betetzeari, ingurumen-jokabidea hobetzeari, kanpo-komunikazioari eta erakundeko langileen inplikazioari. 2012ko ekitaldiko lorpen nagusien artean, hauek daude: minimizatzeko ezarritako bost helburuetatik lau lortu dira, eta hondakinen sorrera nabarmen murriztu da, guztizkoaren % 26.

Azken ekitaldiko Ingurumen Adierazpenarekin, gainera, agerian geratu dira 2007-2012 bitartean lortutako emaitzak: lehengaien kontsumoa % 44 jaitsi da; uraren kontsumoa, % 14; hondakinen sorrera, % 55; eta hondakin arriskutsuena, % 42. Gai horri buruz gehiago jakin nahi izanez gero, zuen eskura jarritako 2012ko Ingurumen Adierazpena osorik kontsultatu dezakezue.

info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +