euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Amaitu da IWWA, Afrikako hondakinen kudeaketa ardatz duen proiektua

Aurtengo maiatzean, Ghanara joan ginen. Han, IWWA (Integrated Waste Management in Western Africa) Europako proiektuaren azken bileran izan ginen

2012/07/26  
Aurtengo maiatzean, Ghanara joan ginen. Han, IWWA (Integrated Waste Management in Western Africa) Europako proiektuaren azken bileran izan ginen. 2010etik hartu dugu parte proiektu horretan, Mendebaldeko Afrikako hondakinen kudeaketa integratuko sistemak hobetzen laguntzea xede izanik. Izan ere, gero eta zailtasun handiagoak daude arlo horretan, eta ez dago ia batere kudeaketa-politikarik.

I+G+Bko proiektu honetan, birziklatzeko eta hondakinen balorizazioko aditu gisa hartu dugu parte, eta hondakinen kudeaketan adierazgarriak diren herrialdeetan (Ghana, Boli Kosta, Nigeria eta Senegal) berrerabiltze- eta birziklatze-teknikak ebaluatzeko behar diren adierazleak diseinatzea izan du ardatz gure parte-hartzeak. 

Era berean, Europako eta ELGAkoak ez diren zein herrialdeetako kudeaketa-jardunbide eta hondakin solidoen tratamendu onenen hautaketa egiten esku hartu dugu, eta hara eraman daitezkeen aztertu dugu. Azkenik, helburuko herrialdeetan hondakinen kudeaketa integratuko sistemak ezartzeko irizpideak garatzen lagundu dugu.

EEk VII. Esparru Programan finantzatu zuen proiektua, garapen-bidean dauden herrialdeetan ekintza berritzaileak egiteko, eta proiektuaren helburu orokorra zen, hain zuzen ere, hondakin solidoak —hala nola hondakin elektriko eta elektronikoak eta jatorri plastikokoak— kudeatzeko jardunbideak diseinatzen dituzten agintariek eta gainerako eragileek (enpresa pribatuak, GKEak, klase politikoa eta gizartea, oro har) esku hartuko duten nazio eta eskualde mailako kudeaketa-politikak sustatzea. IWWA proiektuak TTZ Bremerhaven alemaniar zentro teknologikoa izan du buru, eta beste 19 erakunderen parte-hartzea izan du. Haietako askok lehendik zuen esperientzia Afrikan.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +