Data |
06|10|2022 |
|
09:00-etik 14:00-etara
|
|
GAIKER-en
|
Kuota |
Dohainik
|
Antolatzaile
|
Deep Drive BDIH
|
|
|
|
|
Material aurreratuen Deep Dive-aren lehen Saioan honako hau aztertuko da: Konpositeak fabrikatzeko prozesu automatizatu berriak, ekoizpen handiko ijezketan eta ontze ultramoreetan oinarrituak; konpositeetarako prototipo-moldeak 3D inprimaketaren bidez nola fabrikatzen diren: moldeen eta prozesuaren teknologia eta adibide praktikoak; Aeronautikaren sektoreko egiturazko piezak garatzea konposite polimerikoen eta automobilaren sektoreko prozesuen bidez; eta azkenik, Erretxina birziklagarrietan oinarritutako konpositeen belaunaldi berria.Deep Dive honetan Gaiker-en instalazioak bisitatuko dira Zamudion. Bertan, aktiboen erakustaldiak ikusi ahal izango dituzu denbora errealean.
Saio hau bereziki interesatzen zaizu honako hau bilatzen baduzu:
Muntaietan metalezko zatiak material konposatuekin egindako beste batzuekin ordezteak berez dakarren erronkari heltzea (eta, ondorioz, arintzea)
Zure muntaketa-lerroetan horrelako materialak prozesatzeko soluzio automatizatuak hartzea
Zuretzako aukera
Honako hauek bilatzen ari direnak:
- Egungo materialen prestazioak hobetzea, gero eta zorrotzagoak diren zerbitzu-ekintzen aurrean
- Material berriak erabiltzea lotutako ekoizpen-prozesuekin
- Diseinuko eta fabrikazioko estrategia berrietara egokitutako material fidagarrienak eta moldakorrenak lotzeko metodoak
- Estaldura berri eraginkorragoak eta iraunkorragoak
- Produktuen kostua murriztea, haien ezaugarriak mantenduz edo hobetuz
- Materialen balio-bizitza luzatzen eta birziklagarritasuna zehazten laguntzen duten zerbitzuak
- Ezagutu aktiboak eta ekipoak
- Plastiko eta Konpositeen Fabrikazio Unitatea
- UV bidezko lehorketako konpositeen fabrikazioan ikertzeko zelula
- Material konposatuen (konposite) fabrikazio- eta simulazio-prozesuen laborategia
Egitaraua eta izen ematea: