euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Agenda

“Su-Lerroan":Materialek sutan duten portaerari esperientziak

GAIKER-IK4 enpresan 25 urte daramatzagu materialek sutan dituzten ezaugarriak hobetzen eta suaren aurkako babesaren inguruan jarduerak bideratzen. Jardunaldi honetan zenbait adibide jorratuko ditugu.

   
 Aurkezpena eta xedeak
Gaur egun, suaren eta bere efektuen aurka egiteko dugun arma nagusietako bat da materialek sutan izan beharreko portaerari buruzko legedia, eta istripu asko ekiditen ditu. Horren haritik aipatu beharra dago arriskua handitzen duten faktoreetako bat direla bizimodu-hobekuntzen ondorioz erabiltzen hasi diren material berriak.

Adibide gisa aipa daitezke material berri eta arinez eraikitako etxe orratzak, lehengoak baino erosoago eta bizkorrago bihurtzen dituzten material konposatuz fabrikatutako hegazkin eta tren berriak, ezinezko diseinua duten altzariak edota azken belaunaldiko ekipamendu elektronikoak. Geroz eta industria-sektore gehiagok dute suaren aurkako materialen beharra araudiak gorde eta merkatuan sartu ahal izateko.

  
Bestalde, Europarekiko lege-bateratzearen ildotik etorri diren arau berriek ere aldaketak ekarri dituzte sektore desberdinek (eraikuntza, altzarigintza, garraioa, automobilgintza, ontzigintza, elektrizitatea/elektronika, etab.) sute-kasuetan izan behar duten  segurtasunari dagokionez.
Berezko izaera kimikoaren ondorioz, sutan portaera txarra duten materialez egin dira jardunaldian aztertuko ditugun sektoreetan erabiltzen diren produktuetako asko. Kasu horietan, materialek sutan duten portaera hobetu beharra dago, horretarako, garrak atzeratzeko eta kea gutxiagotzeko zenbait gehigarri erabilita.
 
NORI ZUZENDUTA DAGO?
Eraikuntzaren, altzarigintzaren, garraioaren, automobilgintzaren, elektrizitatearen nahiz elektronikaren sektoreko enpresentzat pentsatu da jardunaldia, baita lehengai-hornitzaile, transformatzaile, produktu-ekoizle, diseinatzaile eta abarrentzat ere.
 
HELBURUAK
Sutan portaera ona duten produktuen diseinu- eta garapen-joera berriak ezagutaraztea da jardunaldiaren helburu orokorra. Eta helburu orokorra erdiesteko, helburu partzial hauek planteatu dira:
­ - Hainbat sektoretarako materialek sutan izan behar duten portaera arautzeko lege desberdinak identifikatzea sektorez sektore: eraikuntza, tren eta itsasontzi bidezko garraioa, elektrizitatea eta elektronika, etab.
­ - Sutan portaera ona duten belaunaldi berriko produktuen azken garapenak erakustea.
 
 Egitaraua
9:00 Ongietorria.
9:15 Suaren aurreko erreakzioa: GAIKER-IK4 enpresan I+G+b proiektu bat exekutatzeko pausoak. Jesús Ballestero.
GAIKER-  IK4.
9:45 CEN TS 45545 zehaztapen teknikoari jarraikiz konpositeak ekoizteko halogenorik gabeko erretxinak. Antonio Torrelles. CROMOGENIA UNITS.
10:15 Iturburu naturaletatik datozen sistema polimerikoak: erretxina furanikoak. Iván Sánchez. GAIKER-IK4.
 
10:45 Atsenaldia.

11:45 Suaren aurka zurezko gaietan erabiltzeko produktu-lerro berria; sektorerako propietate eta abantailak. Asun Ruiz de Gauna. QUIDE.
12:15 Suaren aurkako azken belaunaldiko hesiak berritzen: Sandwich-panelak. Daniel Molinuevo. KIDE.
12:45 Galde-eskeak.
13:00 Bisita GAIKER-IK4ra.
 
 Data
    2012ko maiatzaren 31a 
 
 Tokia
   GAIKER-IK4
   Parque Tecnológico, Ed. 202
   48170 Zamudio (Bizkaia)

 Ordua: 9:00-13:15
 
 Kuota: 60€ BEZ BARNE
   (Dokumentazioa, Kafea eta Ziurtagiria)
   GAIKER Fundazioko kideei %15eko deskontua egingo zaie
 
 
Evento finalizado.

Erlazionaturiko dokumentuak

  •    SU-LERROAN
    Materialek sutan duten portaerari esperientziak
info:  Nekane Sadaba,  sadaba@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +