|
Izaskun Artetxe Garcia, 47 urte, Bilbon jaioa eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua EHU-UPVn. Bere jarduera profesionala ekonomista gisa garatu da Bizkaiko Foru Aldundian. Bertan, 1984. urtean hasi zen, Berrikuntza eta Ekonomia Sustapeneko Departamentuan, Bizkaiko enpresen lehiakortasuna sustatzearekin lotutako erantzukizun desberdinak garatuz.
2003. urtean, Diputatu Nagusiko Bulegoaren Idazkari Tekniko Ekonomiko bilakatu zen, eta lanpostu horretatik, Bizkairako izaera estrategikoko proiektuen garapenean parte hartzen du.
|
......................................................................................................................................................................................
Zuk esan duzu zuzentzen duzun Departamentuaren erronka Bizkaia Europan buruzagi bilakatzea dela, berrikuntzari dagokionez. Zein baliabidez baliatuko zara helburu hori lortzeko?
2007-2011. legealdian, zuzentzen dudan Berrikuntza eta Ekonomia Sustapeneko Departamentuak bere jarduera bost ardatzetan garatuko du: pertsonak, berrikuntza, ekonomia sustapenari laguntzeko azpiegiturak, nazioartekotzea eta dimentsio optimoaren kokapen estrategikoa. Ardatz estrategiko horiek aukera berdintasunean, enpesen erantzukizun sozialean eta erakundeen arteko lankidetzan eta laguntza publiko pribatuan oinarrituko dira.
Egun garatzen ari garen programekin batera, enpresa eta pertsona ekintzaileek garatutako proiektu berritzaileei laguntzeko, berrikuntza sustatzeko politika berriak garatuko ditugu, sinergiak sortzeko, pertsonen lana sarean sustatzeko, eragineko gaitasun handiago hedatu ahal izateko enpresa guztietan eta Bizkaiko gizartean.
Aurretik esan dudan bezala, Departamentutik eta horri atxikitako foru elkarte publikoetatik arreta berezia emango diegu erakundeen arteko lankidetzari eta laguntza publiko pribatuari, tresna berriak garatzeko, uste baitugu Bizkaia Europako buruzagien artean kokatzeko bide bakarra dela, berrikuntzaren esparruan.
Nola sustatuko duzue berrikuntza enpresetan? Zure ustez herrialdeko enpresa kultura aldatu beharko litzateke?
Lehenik eta behin, azpimarratu nahi dut Bizkaiko enpresek eta euskal enpresek, oro har, oso lan garrantzitsua garatu dutela berrikuntza esparruan eta lehiakor bilakatu direla, nire ustez, laurogei urteko krisia larria modu zoragarrian gaindituz, baita ondoren, laurogeita hamar urtetan emandakoa ere.
Baina oso positiboak izandako emaitza horiekin ezin dugu ahaztu gure egungo ongizatea eusten duen gizarte eta ekonomiaren eredua sakonki eraldatzen ari dela. Zientzia eta teknologia, berrikuntzarekin batera, gure ekonomiaren funtsezko pieza bilakatu behar dira eta Berrikuntza eta Ekonomia Sustapeneko Departamentutik gaur egungo gizartea eta ekonomia zuzentzen dituen egitura-aldaketsakonari hel-tzeko erronka geure gain hartu dugu.
Lan egingo dugu berrikuntza produktuetara eta zerbitzuetara ez ezik, prozesuetara, kudeaketara, gobernatza erei eta pertsonengana beraiengana ere iristeko. Halaber, gizarte balio berriak premiazkoak direnez, ezinbestekoa da Bizkaiko enpresek gizartean duten zeregina berriz definitzea, Enpresetako Gizarte Erantzukizunaren garapenaren buruzagi bilakatuz.
Zure ustez, zein izango litzateke Teknologia Zentroen zeregina buruzagitza helmuga duen ibilbide honetan?
Nire ustez, teknologia zentroen zeregina funtsezkoa da lortu nahi ditugun berrikuntza maila altuetara iristeko. Bizkaiko Foru Aldundiak, duela 25 urte, horri dagokion apustu garrantzitsu bat egin zuen, Gaiker eta Robotiker sortuz eta harreman estua mantentzen du Bizkaiko teknologia zentro guztiekin. Horiekin guztiekin batera lanean dihardu berrikuntzari laguntzeko bere politikak diseinatzeko eta abian jartzeko.
IK4 eta Tecnalia Korporazio Teknologikoak sortzeari esker (Europako abangoardian kokatu behar dira euren enpresa inguruarekin zerbitzu eta laguntza harreman sendoak mantenduz) aurrera pausu garrantzitsu bat eman da Bizkaia eta Euskadi lurralde berritzaile gisa finkatzeko.
Zenbateraino egiten du bat zure politikak Euskal Jaurlaritzako politikarekin, berrikuntza esparruan? Horri dagokionez, zein izango da Zure Departamentuaren eta Innobasque arteko elkarrekintzaren maila, Berrikuntzaren Euskal Agentzia?
Bizkaiko Foru Aldundiak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Kontseiluan parte hartzen du, hau da, Euskadiko zientziaren, teknologiaren, ikerketaren eta berrikuntzaren inguruko politiken partaidetza, aholkularitza eta buruzagitzako organo nagusiena. Era berean, hitzartu genuen Enpresa Lehiakortasunerako eta Gizarte Berrikuntzarako Plana Garatzeko eta Aplikatzeko 2006-2009. Akordioa eta Innovanet Sarea sortzeko eta eratzeko Akordioa, Euskadiko berrikuntzaren sustapeneko esparruan jarduten dugun agenteon topagune-foro gisa.
Azpiegituren garapenari dagokionez, modu bateratuan, jarduera aukera anitza garatzen ari gara, besteak beste, Ezkerraldeko teknologia parke berriko garapena edo UPV/EHUko Zientzia Parke berria abian jartzea.
Innobasque eta gure arteko lankidetza oso estua da, eta bai BAIk, Bizkaiko Berrikuntza Agentzia, zein BEAZek, Bizkaiko Enpresen eta Berrikuntza Zentroa, eta berrikuntza esparruan lanean diharduten gainontzeko foru enpresa publikoek Innobasque agentziaren eskura jarriko dute berrikuntzaren sustapeneko esparruan duten esperientzia eta jakinduria guztia.
Aurkeztu berri den 2010eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean bildutako datuen arabera, Euskal Herriko jarduera ekintzailearen balantzea, zehazki, positiboa da. Hala ere, adierazten da ere sortutako enpresek izaera berritzaile urria dutela. Zein zeregin garatuko du zure Departamentuak ikaskuntza sustatzeko eta horrek izaera berritzaileagoa izatea lortzeko?
Jarduera ekintzailea sustatzea, aspalditik,lehentasuneko jarduera da Bizkaiko Foru Aldundirako: BEAZ, Bizkaiko Enpresen eta Berrikuntzaren Zentroan, duela 20 urte baino gehiago sortu zen enpresa proiektu berritzaile berriak sustatzeko. Berrikuntza eta Ekonomia Sustapeneko Foru Departamentuak, une honetan dauka, eta 2008. urterako izango du ikaskuntza sustatzeko hainbat programa garrantzitsu. Era berean, lankidetza hitzarmenak sinatu ditugu Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta teknologia zentroekin haztegiak eta proiektu berritzaileak sustatzeko programak garatzeko. Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzarekin eta gainontzeko Foru Aldundiekin batera jarduera berrien diseinuan lanean ari gara ikaskuntza aurreratua sustatzeko: garapen potentzial handiko proiektuak.
Esango zenuke, lehenengo aldiz, Berrikuntza eta Ekonomia Sustapeneko Foru Politikaren burua emakume bat izateak ikuspegi berri bat emango diela Departamentuko ikuspuntuari eta helburu orokorrei?
Gaur egun, administrazio publikoan erantzukizun kargu bat okupatzen duen edozein pertsonak, gizona zein emakumean, bere lehentasunen artean, bere jarduera arloan existitu daitekeen emakumeen eta gizonen arteko edozein bereizketa ezabatzea ez ezik, aukera berdintasunari buruzko politiken sustapena ere eduki behar du. Ezin dugu ahaztu oraindik emakumeen jarduera tasa gizonezkoena baino baxuxeagoa dela, gizonen eta emakumeen soldaten artean oraindik justifikatu gabeko desberdintasunak daudela, emakumeek lan ezegonkortasun handiagoa dutela eta emakume askok ordaindu gabeko lanak burutzen dituztela. Hala ere, egia da, askotan norberaren esperientziak sentikorrago bilakatzen zaituela egoera jakin batzuen aurrean eta argiago adierazten dizula berrikuntza ez dela eremu neutro bat emakumeen eta gizonen arteko aukera berdinketaren politiketarako, batzuetan esan ohi den bezala.
Bestetan esan dudan bezala, legealdi honetan, bai enpresei eta bai berrikuntza esparruan lan egiten dugun agente desberdinei buruan sartu nahiko nieke bakarrik markatu ditugun asmo handiko erronkak lortuko ditugula, emakumeentzako baldintza egokiak sortzeko gai bagara, alegia, pertsonok osatzen dugun gure aktiboa nagusiaren %50a, euren ezagutza eta ahalmen guztiak ekar ditzaten, Bizkaiko, eta Euskadiko Bigarren Ekonomia Bilakaera arrakasta osoz burutu ahal izateko.
Askotan ere azpimarratu duzu pertsonak oso garrantzitsuak direla lehiakortasunaren benetako eragile bezala. Nola sustatuko duzue pertsonen inplikazioa eta lehiakortasuna sustatzeko beharrezkoa den protagonismo sentimendu hori?
Lehen esan dudan bezala, gure aktibo nagusiena pertsonak dira hurrengo legealdirako markatu ditudan ildo estrategiko horien barruan, behin baino gehiago azpimarratu dut Berrikuntza-Pertsonak binomioa batera sustatu behar dela. Ezin ditugu teknologia, kudeaketa, merkatuak berritu, pertsonei protagonismoa eman gabe.
Pertsonak, ezagutza sortzen eta erabiltzen duten bakarrak, bilakaera honen protagonistak dira; pertsona sortzaileak, ekintzaileak, inguruari irekiak, konprometituak eta erantzuleak, proiektuen buruzagi izateko eta aldaketetara egokitzeko gai. Bizkaia lurralde azkar, dinamiko eta ekintzaile bilakatzearen aldeko apustua eta lan egiten duten pertsonak, bertan, zientzia, teknologia, berrikuntza eta gizarte kohesioa lehiakortasunaren pieza nagusi bilakatzeko.
Gure jardueren xedea honakoa da: berritutako eta parte hartutako enpresaren eredu berrirantz zuzenduriko enpresaren bilakaera prozesuaren alde egitea da, bertan, pertsonek euren potentzial guztia garatzeko eta zabaltzeko, pertsona guztientzako kalitatezko lanpostuak sustatzea, Gizarte Erantzukizuneko ereduak sustatzea Bizkaiko enpresa guztietan, talentua duten pertsonak atxikitzea eta bereganatzea Bizkaiko Berrikuntza eta Ezagutza Gizartea garatzeko prozesuan eta pertsona ekintzaileei laguntzea eta pertsona ekintzaileari prestigioa ematen dion kontzientziazio soziala sustatzea.