euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home

Prozesu eta aplikazioen garapena

Desarrollo de procesos y aplicaciones

Material plastikoetan eta konpositeetan oinarritutako aplikazioen garapenak egiten ditugu, saiakuntza, erakustaldia eta funtzionaltasun-ebaluazioa egiteko prototipo eta erakusle funtzionalak lortzeko gaitasunarekin, eta are lehen piezak lortzeko ere. Horretarako ditugu instalazio pilotu eta industrialaren eskalako transformazio-prozesuak.

Aplikazio horien artean daude hainbat materialetako nukleoak dituzten azal plastikoak integratzen dituzten sandwich panelak, eta isolamendurako eta eraginkortasun termikoa hobetzeko fase-aldaketako materialekin egindako aplikazioen garapena.

Gainera, geruza anitzeko ijeztuak eta ehun-konpositeak garatzen ditugu hainbat aplikaziotarako (garraioa, automozioa, ehun-arkitektura, kirolak, ontziak eta enbalajeak eta abar). Horrez gain, adituak gara konpositeak transformatzeko prozesuetan (SMC, RTM, infusioa) akatsak detektatzen eta analizatzen.

Gure jarduera teknologikoaren ildoak:

  • Injekzioa: konbentzionala, bimateria, koinjekzioa, mini/mikroinjekzioa:
    • Saiakuntzarako probetak eta erakusleak lortzen ditugu.
    • Koinjekzioko aplikazioen garapena egiten dugu.
    • Injekzio-moldeen doikuntzak egiten ditugu.
    • Formulazio termoplastikoen injektagarritasuna ebaluatzen dugu.
  • Estrusioa/Compounding-a:
    • Gehigarriak erantsi zaizkien galautsen produkzioa eskalatzen dugu, injekzioan edo estrusioan probak egiteko loteak lortzeko.
    • Konposatu termoplastikoen mikrogalautsak garatzen ditugu.
    • Xafla eta film termoplastikoak lortzen ditugu estrusio eta kalandratze bidez.
    • Konposatu termoplastikoak garatzen ditugu hari-jalkitze bidezko 3D inprimaketarako.
  • Errotomoldekatzea:
    • Pieza zurrunen eta malguen aplikazio errotomoldekatuak garatzen ditugu, erretxina termoplastikoen hauts eta mikrogalautsekin, eta plastisol eta hauts binilikoekin.
    • Pieza zurrunen eta malguen aplikazio errotomoldekatuak garatzen ditugu, izaera termoegonkorreko erretxinekin.
  • Termokonformazioa:
    • Termoformazio bidezko moldekatzerako xafla plastikoa garatzen dugu.
    • Xafla plastikoen termoformazio bidezko moldekagarritasun-probak egiten ditugu.
    • Dekoraziorako pieza termoformatuen eta xafla konformatuen prototipoak lortzen ditugu moldean gaininjekzio edo konpresio bidez.
  • RTM injekzioa:
    • Zuntzeko aurreformen gaineko erretxina-injekzioko piezak garatzen ditugu molde itxian.
    • Konpositezko RTM moldeak garatzen ditugu eta lehen piezak lortzen ditugu.
    • Erretxina injektatzeko prozesuaren simulazioa egiten dugu, betetzea optimizatzeko, injekzio-puntuak definitzeko eta moldea diseinatzeko.
  • Erretxinaren hutseko infusioa:
    • Erretxinaren hutseko infusioko piezak garatzen ditugu zuntzezko aurreformen gainean.
    • Aplikazio baterako erretxinaren eta zuntz moten konbinazio onena aztertzen dugu.
    • Konpositezko infusio-moldeak garatzen ditugu eta lehen piezak lortzen ditugu.
    • Erretxina injektatzeko prozesuaren simulazioa egiten dugu, betetzea optimizatzeko, injekzio-puntuak definitzeko eta moldea diseinatzeko.
  • Aurreinpregnatuak lantzea: SMC, BMC, prepreg-ak:
    • Eskatu ahalako aurreinpregnatuak garatzen ditugu, formulazio espezifikoekin eta zuntz motak konbinatuta, konpresio edo huts bidez transformatzeko.
    • Binilesterrezko aurreinpregnatuak, beira-zuntzarekin edo karbono-zuntzarekin, epoxiaren antzeko propietate mekanikoekin.
    • SMC fenolikoa, suarekiko portaera onekoa.
    • Erretxina naturalezko (furanikoak) SMC.
  • Konpresioa:
    • Tona kopuru desberdineko hiru prentsa ditugu, aurreinpregnatuak, ijeztuak eta konpositeak konpresio bidez transformatzeko.
    • Geruza anitzeko ijeztuak eta plantxa termoplastikoak lantzen ditugu prentsan.
  • Filament winding:
    • Pieza hutsaren garapenak egiten ditugu zuntzak mandrinoaren gainean biribilkatuta: hodiak, ukondoak, deposituak.
  • Pultrusioa:
    • Pultrusio-profileria garatzen dugu hainbat erretxina eta indargarri mota konbinatuta (erretxina termoplastikoak barne).
  • Hutseko moldekatzea:
    • Aurreinpregnatuak huts-zakuan moldekatzen ditugu.
    • Konposite termoplastikoak hutsean moldekatzen ditugu.
  • Mikrouhin-teknologia:
    • Mikrouhin-teknologia aplikatzen diogu ijezketa, RTM, infusio, filament widing eta pultrusio prozesuekin erlazionatutako erretxina eta konposite termoegonkorren ontzeari.
    • Formulazio polimeriko termoplastiko eta termoegonkorrei karga, indargarri eta gehigarri mikrouhin-suszeptoreak eransten dizkiegu eta bolumetrikoki berotu edo ontzen ditugu moldekatze-etapetan.
  • Geruza anitzeko materialen ijezketa:
    • Geruza anitzeko materialak garatzen ditugu, material plastikoak konbinatuta.
    • Material hibrido multifuntzionalak garatzen ditugu, izaera desberdinetako geruzak konbinatuta (plastikoa/metala/zura/papera/indargarriak, aparrak...).
    • Sandwich materialak garatzen ditugu, azal plastikoak eta hainbat izaeratako aparrezkoen nukleoak konbinatuta.
    • Konposite termoplastiko ijeztuak garatzen ditugu, ehunekin, matekin edo noranzko bakarreko indargarriekin indartuak. Beira-zuntzekin, karbono-zuntzekin, aramida-zuntzekin, zuntz naturalekin eta metalikoekin indartzen ditugu.
  • Film malguen gaineko estaldura funtzionalak eta apaingarriak aplikatzea:
    • Instalazio pilotu bat dugu bobina moduan hornitutako mota guztietako film plastikoak, metalikoak, ehunezkoak edo paperezkoak dekoratzeko (sakongrabatua, sakongrabatu alderantzizkoa, flexoa…), estaltzeko eta ijezteko.
  • Plastikozko eta konpositezko piezak elementu finituen bidezko CAD/CAE bidez kalkulatzea eta diseinatzea, aplikazio jakin baterako geometria eta lodiera egokiak definitzeko.
  • 3D inprimaketa: prototipo-piezak ABS hari-jalkitze bidez lortzea.
  • Prototipoak eta pieza-serie pilotuak lantzea gure prozesaketa-instalazio pilotuetan, molde eta prototipo-pieza plastikoak lantzea barne, erretxina eta konposite termoegonkorrekin galdatzeko eta moldekatzeko tekniken bidez.

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +