Polipropilenozko compound-ak egitea material birziklatuarekin, automobilgintzan erabiltzeko

GAIKERek polipropilenozko (PP) compound berriak garatzen ditu, automobilgintzako osagaiak fabrikatzeko enpresaren ekoizpen-prozesuan erabiltzeko, polipropilenozko iturri birziklatuetatik abiatuta. Garapen horretan sartzen dira bai gaur egun erabiltzen diren produktuen karakterizazioa, bai oinarrizko lehengaiaren azterketan oinarritutako kontratipoen garapena, baita gaur egungo produktua hobetzeko gehitu beharreko gehigarriak, errefortzuak eta kargak ere, beharrezkoa bada.