euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home

Proiektuak

Ekipamendu Aipagarriak:

Planta piloto para síntesis de biodiesel
Biodiesel sintesirako planta pilotua
Planta piloto de reacción en lecho fluidizado
Ohantze fluidizatutako erreakzio planta
Reactor tanque de alta presión R1 y reactor tanque de alta temperatura R2
R1 goi presioko erreaktore tankea eta tenperatura altuko R2 erreaktore tankea
Likido ionikoetan oinarritutako disoluzioak euskal industriaren aukerak dibertsifikatzeko. LISOL
Likido ionikoetarako birsokuntzarako teknologiaren garapena. Tratamendu, berreskuratze eta birsorkuntza sekuentzien definizioa likido ionikoen bizi-amaiera etapan, disolbatzaile eta/edo erauzle gisa erabiliak baliozko eta/edo kutsatzaileak diren konposatuen erauzketarako.
2016-2017
ELKARTEK Proiektua
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailak finantzatua
Gaia: Birziklapena
Liderra: Tecnalia
Fotobioerreaktore malgua baten diseinu kontzeptuala mikroalgen kultibo eta balore ezarridun konposatuak. FLEXIPHO
Proiektu honen helburua, espezie ezberdinen hazkuntzarako doitua, argi erradiazio baxuetara egokitua, elikadura gas ezberdinen konposaketa ezberdinak eta kokapen edo eta kontrako klimatologia duen fotobioerreaktore malgu baten kontzeptua diseinua da.
2014-2015
CDTI-k onarturiko proiektua eta EEA-k koofinantzatua (European Economic Area) Grants
Gaia: Mikroalgak
Liderra: Estudios e Ingeniería Aplicada XXI, S.A.
flexipho
Alga-biomasaren hazkuntza eta tratamendua optimizatzea. ALGAK
Mikroalga-kulturen produktibitate-ratioa hobetzea eta biomasa hori teknologia termokimikoak aplikatuta termikoki balorizatzea ahalbidetuko duten eragiketa-protokoloak garatzea.
2012
Emaitek Proiektua
Eusko Jaurlaritzak finantzatua
Gaia: Mikroalgak
Liderra: GAIKER
Mikroalga-hazkuntza argi-erradiazioa kontzentratzeko sistemen bidez optimizatzeko fotobiorreaktore-prototipo bat garatzea. DEPHORAL
Mikroalga-hazkuntzako sistema optimizatua duen fotobiorreaktore-prototipo bat (PBR) garatzea, bi kontzeptutan oinarritua: diseinatuko den PBR eredu baten morfologiak eta/edo materialek eguzki-irradiazioaren kontzentrazioa optimizatuko dute, eta LEDetan oinarritutako argiztapen-sistema artifiziala izango duen beste eredu bat diseinatuko da.
2010-2013
GAITEK Proiektua
Eusko Jaurlaritzak finantzatua
Gaia: Mikroalgak
Liderra: Estudios e Ingeniería Aplicada XXI, S.A.
Hondakin polimeriko konplexuetatik energia banatua sortzeko pirolisi-instalazio erdipilotu bat diseinatzea eta eraikitzea. PYROPLANT
Hondakin polimeriko konplexuetatik energia banatua sortzeko pirolisi-instalazio erdipilotu bat diseinatzea eta eraikitzea. Motorreko saiakuntzen bidez lortutako pirolisi-olioak baliozkotzea.
2010-2012
GAITEK PMC proiektua
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatua
Gaia: Birziklatzea
Liderra: CIMAS
Biomasa Energia lortzeko. BIO OIL
Proiektuaren helburua teknologien bat egitea da mikroalgen espezieen balioztatze ebergetikoko prozesu berritzaile bat diseinatzeko. Horretarako, ondorengo atazen alde egin da: leinuak hautatu, eragiketen baldintzak hobetu, aldaketa genetikoa, uzta edo harvestinga: Iragazketa (klasikoa, ultra eta mikroiragazketa, mahuka iragazkiak), autoflokulazioa, zentrifugazioa, beste downstream prozesuak: ultrasoinuak, olioa ateratzea: mekanika, kimika (Soxhlet, SC-CO2…), biodieselera transesterifikatzea, biopetrolio bihurtzea, eskalatua planta pilotura.
2009-2012
EMAITEK Proiektua
Eusko Jaurlaritzak finantzatuta.
Gaia: bioerregaiak.
Lider: GAIKER-IK4.
Lur Garraio jasangarrian konposatu termoegonkorren birziklatzea. EURECOMP
Recycling Thermoset Konposites of the SST. EURECOMP

Birziklapenerako egokia den solbosi prozesuaren garapena eta garraio sektoreko konposite termoestableen hondakinen berrerabilpena. Solbosi prozesuetan lorturiko materialen eta frakzioen banaketa eta garbiketa SCF-ren bidez. Berreskuratutako materialen eta frakzioen birsartzea eta birprozesatzea eta produktuaren lorpena.
2009-2012
Europar Proiektua VII Esparru-Programa
Gaia: birziklapen kimikoa/teknologia superkritikoa
Lider: Plastic Omnium Auto Exterieur Services.
Hondakin polimerikoak baliabide bihurtzeko prozesu kimiko jasangarriak garatzen ditugu. PROQUIPOL
Birziklapen kimikorako teknologien garapena, optimizazioa eta egokitzea. Horiek solbosian eta degradazio termikoan (pirolisia eta gasifikazioa) oinarriturik daude, eta hondakin industrialak eta gerorako kontsumorako hondakin polimerikoak baliabide bihurtzen dute. Hala, aukerak ematen dizkiete gaur egun birziklapen mekanikoa onartzen ez dituzten korronteei.
2009-2011
Ikerketa aplikatuko proiektua. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa.
Gaia: birziklapen kimikoa.
Lider: GAIKER-IK4.
Ministerio de Ciencia e InnovaciónUE
PET eta PU hondakinen despolimerizazioa glikolisi bidez: Oinarrizko ikerketatik inplementaziora. GLICOPLAST
Politereftalato etilenoaren (PET) eta poliuretanoaren (PU) hondakin plastikoen birziklapen kimikoa glikolisiaren bidezko despolimerizazioaren bidez. Xede zehatzak: prozesuaren optimizazioa, modelatu zinetikoa eta bere ezarpena planta pilotuan hondakin gestoreetatik eta/edo industria transformatzaileen hondakinetatik datozen material errealen tratamendurako.
2009-2011
Funtsezko ikerketako proiektua. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa.
Gaia: birziklapen kimikoa.
Lider: Universidad del País Vasco.
Animalia hondakinen balorizazioa: bioerregaien lorpena eta balio erantsitako substantziak
Animalien hondakinen balorizazio energetikoa biodiesela, biogasa eta balio erantsiko beste hainbat produktu lortzeko.
2008-2009
Gaia: bioerregaiak.

» Ikusi proiektu gehiago

© 2017 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +