euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation LinksHome » Ezagutza-Eremuak » Bioteknologia » Biodetekzioa » Eskaintza Teknologikoak » Biodetekzio-sistemak

Biodetekzio sistemak

Sistemas de Biorreconocimiento

Adituak gara biokimikan, biologia molekularrean, mikrobiologian eta proteomikan. Ezagutze-mekanismo biologikoetan (biosentsoreak) oinarritutako itu biologikoak (mikroorganismoak, proteina-markatzaileak eta abar) detektatzeko teknologiak garatzen ditugu, gizakien eta animalien osasunean, ingurumen-kalitatean, trazabilitatean eta elikagaien segurtasunean aplikatzeko.

PCRa bezalako metodoak eta haren aldaerak (RT-qPCR, NASBA, HRM eta abar) analito zehatzak detektatzeko egokitzen ditugu. Antigorputzetan oinarritutako teknologiei dagokienez, gure lanak hainbat jarduera hartzen ditu: antigenoa lortzea, antigorputza garatzea eta hainbat tresna erabiltzea, hala nola ELISA bezalako tresna immunokimikoak, immunofluoreszentzia eta immuno-qPCR. Gainera, haiek hainbat izaeratako gainazaletan (txipak, partikulak eta abar) immobilizatzen lan egiten dugu, gero biosentsoreetan aplikatzeko.

Saiakuntza biologiko horiek zerrenda immunokromatografikoak bezalako eta Point-of-Care edo Point-of-Test motako sistemak bezalako sistema eramangarrietara/miniaturizatuetara egokitzen ditugu, tresna analitiko gisa erabiltzeko.

Gure jarduera teknologikoaren ildoak:

  • Markatzaile espezifikoak hautatzea eta ezagutze-molekula biologikoak lortzea (batez ere antigorputzak eta azido nukleikoak)
  • Gainazalak molekula biologikoekin (DNA eta antigorputzak) biofuntzionalizatzea, biosentsoreak garatzeko
  • Laborategi-eskalan azido nukleikoetan eta antigorputzetan oinarritutako analisi-tresnak garatzea
  • Identifikazio-prozedura biologikoak miniaturizatzea eta egokitzea: lagina prestatzea, erauztea eta seinalea anplifikatzea
  • Immunokromatografiako test bizkorrak (lateral flow) garatzea
  • Azido nukleikoen edo antigorputzen analisian oinarritutako gailu miniaturizatuak garatzea

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +