euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home

Proiektuak

Ekipamendu Aipagarriak

Irulea
Irulea
Erreometro magnetikoa
Erreometro magnetikoa
Eroankortasun elektrikoa
Eroankortasun elektrikoa
Schmidt & Heinzman inpregnazio makina(zabalera 800mm)
Schmidt & Heinzman inpregnazio makina
(zabalera 800mm)
80 tonako prentsa
80 tonako prentsa
Arinak eta ezaugarri altukoak diren konpositeen garapena, neurrira eraikitako “near net shape” aurreformen presio baxuko moldekatze prozesu automatizatu baten bidez lortuak. PREFORGE
Proiektua fabrikazio teknologia malguen garapenean datza, aurreinpregnatu termoegonkorren erabileran oinarritua, serie laburren produkziora egokituta ekiteko, zein produktibitate handia behar duten serie handietara. Fabrikazio prozesuan simulazio eta prozesu eta produktu modelizazio erremintak ezartzen dira, baita erabateko kalitatea ziurtatzeko monitorizazio eta komunikazio erremintak tarteko etapen artean.
2015-2017
ETORGAI Proiektua
Eusko Jaurlaritzak finantzatua
Gaia: Konpositeak, 4.0 Industria
Liderra: GESTAMP BIZKAIA, S.A.
Gainazal aktiboetarako patroietan inprimatutako komunikazio sistema haptikoak. HAPPINESS
HAPPINESS proiektuaren funtsezko helburua erabiltzaileei ukimen sentsazioak transmititzeko gai diren gainazal adimentsuak garatzea da, elektronika malgurako gailentzen ari diren teknologien garapenaren bidez. Helburu honekin, automozio sektoreko balio-kateko partaide guztiak tartean sartuz, proiektuak makina-erabiltzaile interakziorako (HMI) teknologia haptiko berri bat eskeiniko du, automobilaren instrumentu taula batean ukimenari sentimena erantsiko duena eta erabiltzailearen jarraibideei erreakzionatuko duena.
2015-2017
H2020 Proiektua
Europar Batzordeak finantzatua
Gaia: Materialak – Elektronika malgua
Liderra: CEA (FR)
Happiness
Plastiko eta aluminioaren transformazio prozesuetarako funtzionalitate berriak dituzten molde eta insertoen fabrikazio gehigarria. FAMOLD
FAMOLD proiektuak molde, tresneri eta insertoen fabrikaziorako material, teknologia eta prozesuen garapenean lan egitea du helburu nagusitzat, horretarako fabrikazio gehigarriaz baliatuz, kostu lehiakorretan, eta erabili daitezkeenak, alde batetik, material plastikozko pieza funtzionalen serie laburreko fabrikazioan, eta baita, amaiera piezen serie luzeko fabrikazioan, hozte-sistema konformalaren abantailak aprobetxatuz injektatutako aluminiozko piezen ziklo-denborak laburtzea lortuz.
2015-2017
ETORGAI Programa. Industria Ikerkuntzazko Proiektu Integratuak
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailak finantzatua
Gaia: Material Plastiko eta Konpositeen Garapena. 3D Inpresioa
Liderra: ALFA PRECISION CASTING, S.A.
OXidazioarekiko SENtikorrak diren produktuetarako UV (ultramorea) bidez ondutako estaldura eta ur-oinarriko itsasgarrien garapena. SENOX
Oxidazioarekiko sentikorrak diren produktuetarako oxigenoarekiko iragazkortasun propietatearen hobekuntza UV bidez ondutako estaldura eta ur-oinarriko itsasgarrien garapenak amaierako ontziaren hobekuntzarako, batez ere kosmetika, elikagai eta farmazeutika merkatuetan zentratuz.
2015-2018
Programa Retos Colaboración (RTC-2015-3810-2)
Ekonomia eta konpetibitate ministerioak Finantzatua
Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) kofinantzatua. helburua: garapen teknologikoa, berrikuntza eta kalitatezko ikerkuntza bat sustatzea.
Gaia: Ontziak
Liderra: CROMOGENIA UNITS, S.L.
Ministerio de Economía y CompetitividadFondo Europeo de Desarrollo Regional
M+I3D Proiektua – Fabrikazio aurreraturako Material eta 3D Inprimagailu belaunaldi berria. M+I3D
Proiektua materialen eta hari plastikoaren jalkitze bidezko 3D inprimaketa bidezko fabrikazio gehigarriaren industria tresneriaren garapenean datza, medikuntza eta osasun sektorera zuzendutako amaierako pieza funtzionalak lortzeko.
2013-2015
Etorgai Proiektua
Eusko Jaurlaritzak finantzatua
Gaia: Fabrikazio gehigarria
Liderra: BIOTECHNOLOGY INSTITUTE, S.L.
Konposite polimerikoak mikrouhin bidezko ontze bolumetrikoaren bidez transformatzeko teknologia garatzea. CURAVOL.
Erretxinen formulazioak eta lanabes egokituak garatzea konposite polimerikoen piezak fabrikatzeko, mikrouhin bidezko ontze bolumetrikoa eta infusioko, RTM eta pultrusioko fabrikazio-teknologiak konbinatuta.
2012-2015
INNPACTO programa
Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatua
Gaia: Material konpositeak
Liderra: CROMOGENIA UNITS, S.A.
Ministerio de Economía y Competitividad

» Proiektu gehiago ikusi

© 2017 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +