Oharra | Ohiz kanpoko neurriak
COVID-19aren pandemiak eragindako egoera dela eta, GAIKER Zentro Teknologikotik gure langile, bezero, hornitzaile eta kideen osasuna bermatzeko eta birusaren hedapena geldiarazten laguntzeko osasun adituek gomendatutako prebentziozko neurri guztiak hartu ditugula jakinarazi nahi dizugu.
2020/03/17 COVID-19aren pandemiak eragindako egoera dela eta, GAIKER Zentro
Teknologikotik gure langile, bezero, hornitzaile eta kideen osasuna
bermatzeko eta birusaren hedapena geldiarazten laguntzeko osasun adituek
gomendatutako prebentziozko neurri guztiak hartu ditugula jakinarazi
nahi dizugu.
Kutsatze arriskua minimizatzeko hartutako barne
neurriez gain, salbuespeneko egoera honek irauten duen bitartean, guztiz
beharrezkoak ez diren leku aldaketak, jarduerak eta kanpoko bilerak
saihestuko ditugu.
Telelana eta aurrez aurreko lan mistoan
oinarrituta hasi gara lanean Zentruaren erabateko eraginkortasuna eta
lortutako konpromezuak betetzeko, zerbitzuaren kalitatea mantenduz eta
partaide guztien segurtasuna bermatuz.
Normaltasun osora
itzultzeko egoera hau ahalik eta arinen gaindituko dugula espero
dugularik, zure konfiantza eta lankidetza eskertzen dizugu, eta zure
esanetara gaituzu ohiko komunikazio kanaletatik.