In Vitro Testak
Beharrezko teknologia daukagu animalia-zeluladun kultiboak inplikatzen dituzten ikerketak egiteko. Organo anitz eta espezie desberdinetatik etorri daitezkeen zelulek ahalbidetzen dute laborategian zelula eta azpi-zelula mailan sendagaiak, kosmetikoak edo giza-osasunean eragina izan dezaketen beste produktuak sistema azkarren, fidagarrien eta igarleen bidez erreproduzitzeko.
Zelula-kultiboak erabiltzen dira produktu kimiko eta biologikoen, sendagaien, kosmetikoen edo nanopartikulen toxizitate eta zelulen eraginkortasuna ebaluatzeko. Eremu horretan, taldeak esperientzia du inplikaturik dauden akzio-mekanismoen alterazioen ikerketetan; zelula, molekula edo proteomiko markagailuen ikerketaren bidez. Halaber, taldea lanean ari da sendagaien jokaera farmakozinetikoaren ebaluazioan eta iragarpenean in vitro sistemen bidez: xurgatzea, metabolismoa, sendagaien elkarrekintza eta proteinen elkarketa. Ikerketa mota horiek ezinbestekoak dira sendagaien garapenerako. Taldeak burutako jarduerak Osasun eta Gizarte-Politika ministerioak ematen duen Laborategian Praktika Onak ( BPL) ziurtagiriaren barruan dago.