euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home

Proiektuak

Ekipamendu Aipagarriak:

Bizitza-Zikloa Analizatzeko Softwareak: SimaPro 7, Gabi 4
Bizitza-Zikloa Analizatzeko Softwareak: SimaPro 7, Gabi 4
Lur kutsatuen zuzentze planen jasangarritasuna balioztatzeko metodologia baten diseinua. REMEDISOST
Lur kutsatuen zuzentze aukera onena identifikatzen ahalbidetuko duen metodologia baten garapena, proiektuan sorturiko ingurumen-eragin, eragin sozial eta eragin ekonomikoak konparatuz eta buruturiko operazioen bizitza-zikloa kontutan hartuz.
2016-2017
Ekoberrikuntza proiektua. IHOBE
IHOBEk eta Eskualde Garapenerako Europar Funtsak (EGEF) finantzatua
Gaia: lurrak, jasangarritasuna, metodologia
Liderra: GAIKER-IK4Logotipo
Energia-eraginkortasunaren parametrizazio birtuala udal-ekipamenduetan eta bulegoetan. ENERVALUE
Administrazio publikoetan energia-eraginkortasuneko neurriak inplementatzean erabakiak hartzeko tresna bat garatzea, erabiltzailearen eskakizunetara hobekien egokitzen diren aukerei lehentasuna emanez. Onura ekonomikoak, ingurumenari dagozkionak eta sozialak erdiestea ahalbidetuko du.
2011-2013
Lehiakortasuna hobetzeko Plana 2011. 3. arloa: Lehiakortasuna hobetzeko proiektuak
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatua. GAITEK proiektua
Gaia: Energia-eraginkortasuna, bizi-zikloaren analisia, ingurumen-kudeaketa
Liderra: Factor CO2
Algen balorizazio integralerako teknologia aurreratuetako ikerkuntza. CENIT VIDA
CENIT VIDA proiektua ekimen zientifiko eta teknologikoa da, 13 enpresak eta 25 ikerkuntza-erakundek osatutako kontsortzioak sustatzen duena, IBERDROLA Ingeniería y Construcción sozietatearen gidaritzapean. BIO Hiri Autarkiko eta Iraunkorraren (BioCAS-BioHAI) kontzeptu berri bat garatzeko behar diren teknologiak eta jakintza sortzeko erronkari egiten dio aurre. Eginkizun horretan, natura-baliabideak, hondakinak eta substantzia kutsatzaileak aprobetxatzeko kultura berria aplikatuko dio hiri-inguruneari, horretarako algak eta mikroalgak erabilita.
2010-2013
CENIT proiektua
Apoyado por el Ministerio de Economía y competitividad y financiado por el Centro para el Desarrollo Tecnológico Industrial (CDTI)
Gaia: Algak, energia, ingurumen-kudeaketa, bizi-zikloaren analisia
Liderra: Iberdrola Ingeniería y Construcción
Aplikazio industrialetarako likido ionikoen ekoiraunkortasuna. LIQUION
Likido ionikoak eta horiek aplikatzeko teknologiak ikertzea eta haien inguruko jakintza sortzea, ingurumena gaur egun erabiltzen direnek baino hobeto errespetatzen duten prozesuak erabilita, garraioaren, energiaren, ingurumenaren eta biomedikuntzaren sektoreen eskakizunak betetzeari begira.
2010-2013
CENIT proiektua
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatua
Gaia: Bizi-zikloaren analisia, ingurumen-kudeaketa
Liderra: MAIER
Ekodiseinua, ekoberrikuntza eta RFID identifikazio-teknologia aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak kudeatzeko. IDECO
Aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak kudeatzeko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko egungo eredua optimizatzea eta hobetzea. Horretarako, alde batetik, hondakin horiekin erlazionatutako informazioaren erabilgarritasuna eta haien trazabilitatea hobetzea ahalbidetuko duen kudeaketa-sistema global bat garatuko da, IKTetan oinarritua, eta, bestetik, produktu berri iraunkorragoen eta birziklagarriagoen diseinuan ezartzeko baliabide guztiak eskainiko dituen ekodiseinuko plataforma bat abiaraziko da.
2010-2013
ETORGAI proiektua
Eusko Jaurlaritzak finantzatua
Gaia: Hondakinak, birziklatzea, ekodiseinua
Liderra: Inkoa Sistemas S.L.
Ikerketa-programa estrategikoa merkataritzan - MERKABILA
Merkataritza-zientzietan ikerketa estrategikoaren garapenean sakondu eta aurrera egitea, ohiko esparru zientifiko eta teknologikoak elkartuz, era horretan, Euskadiko merkataritza-sektorean lehiakortasuna eta berrikuntza sustatzeko, eta beraz, baita bere ekonomia eta gizartean ere.
2009-2011
ETORTEK proiektua
Eusko Jaurlaritzak – Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak finantzatuta
Gaia: iraunkortasuna, hondakinen kudeaketa.
Liderra: Tecnalia
EAEan hondakin materia organikoa gaika biltzeari, haren prozesatzeari eta azken produktuaren erabilerari (konposta) lotutako bizitza zikloaren analisia
Hondakin materia organikoaren tratamendu biologikoko aukeren analisia, tokiko ezaugarriak kontuan izanik eta ingurumeneko eraginak ebaluatuta.
2009-2010
Eusko Jaurlaritzak finantzatuta.
Gaia: BZA, hondakinen konpost-egitea.
Lider: Ihobe.
High throughput large area and cost-effective OLED production technologies. FAST2LIGHT
Europar Proiektuak (VII esparru programa) TNO buru du.eta partzuergoak sektorearen liderrak ditu barne: Philips, Agfa-Gevaert, Huntsman, Orbotech, Bekaert, Swansea eta Budapest Unibertsitateak, IMEC, OTB DISPLAY, Hanita Coatings eta Oxford Lasers Proiektuak argiztapenerako OLED-ak garatzea du xede ekonomikoki bideragarria den Roll-to-roll metodoaren produkzioaren bidez. GAIKER-IK4en rola lortutako produktuaren jasangarritasuna baliozkotzea da, horren bizitza-zikloa kontuan hartuz, birziklapen-gaitasuna barne.
2008-2011
Europar Proiektua VII Esparru-Programa
Gaia: ekodiseinua, jasangarritasuna.
Lider: TNO.
Logotipo

© 2017 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +