euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links

José María Fernández Sousa-Faro, Zeltia Taldearen Presidentea

"Itsas unibertsoa aztertzean aurkitu dugu gure funtsa" | apirila 2010

2010/04/01  

José María Fernández Sousa-Faro (Madril, 1945), Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearengatik da Kimiketan lizentziaduna eta Biokimikan Doktorea. Unibertsitate berean izan zen irakasle 1968 eta 1979 bitartean. Compostelako Santiagoko Unibertsitatean Biokimikako katedradun gisa ere jardun du eta biokimikaren, antibiotikoen eta biologia molekularraren arloetan laurogeita hamar argitalpen baino gehiago ditu. Hala ere, enpresa eremuan duen jarduera zabala eta arrakastatsuarengatik da ezaguna Fernández Sousa.

ASEBIO zuzentzen du iaztik (Bioenpresen Espainiar Elkartea), eta 1985az geroztik da Zeltia Taldearen Administrazioko Kontseilaria, itsas jatorria duten produktu farmazeutikoen aurkikuntzan eta garapenean munduko liderra eta I+G+g sailean egindako inbertsioen espainiar zazpigarren enpresa denean. Izan ere, Taldeko sektore biofarmazeutikoko lau firmen sortzailea eta presidentea da: Sylentis, Genomica, Pharmamar eta Norsica, azken biak GAIKER-IK4ren laguntzaileak 2001 urteaz geroztik.
 
..................................................................................................................................................................................... Nazio mailan Bioteknologia munduko aitzindarien artean zaude. Izan ere, Zeltria Taldearen presidentea zara 1985az geroztik, ibilbide luzea zegoela ikusita Gaiker jaio zen urte berean. Zuretzat nolako garapena izan du sektoreak orain arte eta nolako etorkizuna izango du?
Duela 25 urte, bioteknologian sinesten genuenok aurrean genuen panoramak eta gaur egungoak ez du zerikusirik. Une hartan, Bioteknologia ia ezezaguna zen Espainian, eta hasiera ez zen erraza izan… baina itsasoa molekula berrien iturri gisa ikusten genuen guk, itsas mundua oso anitza delako eta ia ustiatu gabe egotea abantaila handia zelako sendagai berriak aurkitzeko.
Hasiera zail baina itxaropentsu horretatik gaur arte, bide luzea ibili behar izan dugu. 2007an, itsasoa sendagaien iturri gisa erabili zen lehen produktuarekin, Yondelis(R) zeritzona, itsas jatorria zuen tumoreen aurkako lehen sendagaia eta espainiar lehen sendagai onkologikoa zena. Une horretan, ikerketarako eta berrikuntzarako egindako esfortzu guztiaren saria jaso genuen.

Gaur egun, teknologiari esker, “medikuntza pertsonalizatu” moduko hainbat sendagai garatzea ari da ahalbidetzen, hau da, gaixo bakoitzaren profilari egokitutako kontzeptu berria, duela 25 ur te sektore horretan hasi ginenean, pentsaezina zena. Gaur egun, sendagai mota jakin baten jarduera tumore mota batengatik zehazten duten mekanismo konplexuak ulertzea errazten diguten teknika genetiko-molekularrak ere baditugu. Gainera, gaixoaren onerako izango da, haren eragin sekundarioak gutxiagotuko baititu. Horretan dihardugu guk lanean, etorkizuna bide horretatik etorriko dela uste baitugu.
 
Zure ustez, zein dira Espainiako bioteknologia sektoreak Europako beste herrialdeetakoen aldean izan ditzakeen oztopoak?
Egun aurkituko dugun oztoporik handiena dirua lortzea da. Estatutik ez dugu behar adina laguntza lortzen. Beraz, Estatuak lidergo eta, ondorioz, koordinazio gaitasuna berreskuratzen joateko asmoz, Estatuko aurrekontuen egitura berriro aztertu beharko dugu eta inbertsioa nahikoa izan ez denean inber titzea proposatu eta enpresen I+G+g eta berrikuntza nazio mailan zein erkidego mailan sustatzeko orduan eragina izan duten neurriak eta tresnak indartu eta barneratu.
Bioteknologiako enpresentzat irtenbide bat arrisku-kapitala izan daiteke, Espainian oraindik sendotu gabe dagoena. Orain bertan, Espainian, ez dago espainiar Bioteknologian inber titu nahi duen finantza-sektorerik eta sektore horrek ez du gure herrialdean nazioarteko finantzainteresak erakartzeko moduko interesa. Sektore pribatuan gehienbat sortzen diren ikerketen emaitzak merkatuko beharrekin edo eskakizunekin, eta inbertsoreekin erlazionatuko zukeen agente pribatu batek gure sektore bioteknologikoa nabarmen dinamizatuko luke. Nire ustez, enpresa bi teknologiko gehiago Burtsan sartzea indartzeak ere kapital eskasiaren arazoa konpontzen ere lagunduko luke eta, gainera, Burtsan kotizatzen duten enpresen kaudimena eta seriotasuna, izen ona eta erreputazioa hobetuko luke.

Oso zaila al da handiekin lehiatzea ingurune global batean? Multinazionalek lekurik uzten al dute?
Ez da erraza… Nahiz eta multinazionalek urte asko daramaten merkatuan, urte askoko eskarmentua dute, negozio-eremu handia hartzen dute, orain merkatu global baten aurrean gaude eta denok egokitu beharko dugu aurrera egiteko. Gure funtsa itsas unibertsoa sendagai berriak bilatzeko aztertzean aurkitu dugu. Eremu horretan besteek baino urte gehiago daramatzagu.

I+G epe luzearen alde egin duzulako zara ezaguna, etorkizuneko ikuspegia izan duzulako, zer izango litzateke orain Zeltia Taldea I+Garen aldeko apustu sendo eta jarraitu horren gabe?
Gaur egungo enpresarik ezin da egon I+G depar tamenturik gabe. I+Dan inber titutakoak ondasun berrien ekoizpena hobetzen du, oro har, eta baita ekoizpen prozesuak eta produktuak nabarmentzea, beraz, erabil daitekeen teknologia hobetzen da. Berrikuntzaren alde egitea gaitutako kalitatezko enpleguaren alde egitea da. Adituek diotenez, I+G+g arloan sor tutako enplegu bakoitzeko beste 12 edo gehiago sortzen dira beste arloetan. Hori da, hain zuzen ere, Espainiarako nahiko nukeen eredua, sektoreen arteko oreka egotea, eta sektore guztietan berrikuntza izatea lehentasuna laneko egonkortasuna, lehiakor tasuna eta etorkizuna bermatzeko.
I+G+g da Zeltia Taldearen oinarria eta, horregatik, fakturazioaren % 70 eremu horretan inbertitzen dugu. I+G horren gabe, ezin dut esan Taldea zer izango litzatekeen.
 
Zeltiaren eredua, epe luzera I+Garen aldeko apustuarekin, beste mota batzuetako negozioetan ere aplikatzea badagoela?
Bai, noski. Enpresen geldialdiak ez du herrialdearen ekonomia errazten. Aurrera pausoak bar neratu behar ditugu, gizar tearen eguneroko arazoen konponbideak, eta hori berrikuntzaren alde egiten bakarrik lortzen da. Horren adibidea da 2008an, Zeltiako Kontsumo Handiko Kimika sektoreko enpresetan martxan jarri genuen ideia berritzailea, Euskal Herriko ikerketako erakunde pribatu baten eta Santiago de Compostelako Unibertsitatearen laguntzarekin, nanoteknologia egurra babesteko modu ekologiko moduan aplikatzekoa. Emaitza onak espero ditugu.
Inbiomed Fundazioarekin ere hitzarmena sinatu dugu (Donostian egoitza duena), "Ama zelulak eta bularreko minbizia" izena duen nazioarteko ikerketa programa burutzeko. Lan honek sendagaiak garatzeko helburu terapeutikoak eta diagnosiak proposatuko ditu bularreko minbizia duten gaixoak klinikoki tratatzeko.
 
Nola baloratzen dituzu berrikuntza sistemaren agenteek, hau da, unibertsitateek, centro teknologikoek, ikerketa erakunde publikoek, eta abarrek egiten dugun lana? Nola baloratzen duzu Zeltia Taldearen eta agente horien arteko elkarlana?
Unibertsitateek funtsezko betekizuna dute herrialdeek berrikuntzan lider izateko proposamen eta nahietan eta horrek nazioko aberastasunean eta enpleguan dituen abantailetan. Gaur egungo hazkuntza estrategia gero eta gehiago oinarritzen da berrikuntzan eta ezagutzan, bertako osagaiekin ere bai. Gero eta gehiago jabetzen gara unibertsitateek berrikuntza eta lehiakor tasun motor gisa duten betekizunaz. Berri onak dira. Testuinguru honetan, unibertsitateak erronka berri horiek modu efizientean barneratzeko prest dauden galdetu beharko diogu gure buruari.
 
Horregatik, zentro teknologikoak (ZTk) unibertsitateen lehen bezeroak bilakatu behar dira. I+G+g sistemaren barruan, agente bakoitza prozesuaren fase batekin identifika dezakegu: unibertsitateek oinarrizko ikerketa egiten dute, zientifikoa, OPIek bezala. ZTk ikerketa aplikatuagoa egiten dute, eta enpresek produktuaren edo zerbitzuaren garapenarenaren zati bat, berrikuntza eta merkatura ateratzea burutzen dute.
 
Unibertsitateek eta OPIek ekartzen diote ZTari hark z duen ezagutza zientifiko zehatzagoa. ZT unibertsitatearen eta OPIen, oinarrizko ikerketa egiten dutenak, eta enpresaren, ikerketa hori inplementatzen eta merkatura ateratzen dueña, arteko bitartekaria izan beharra du. ZT gai izan behar du gizartean eragina duen ikerketa zientifikoko lanean interfazea. Beraz, alde batetik, unibertsitatearen ikerketei aplikazio praktikoa eta teknologia enpresei egokitzea bilatu behar du eta, bestetik, unibertsitateak zuzendu behar ditu enpresen beharrak uler dezaten, haiek baitira merkatua ezagutzen dutenak.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +