euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Gaiker-IK4 suarekiko produktu seguruagoak eta erresistenteagoak ikertzen ari da

Polyfire proiektuaren bidez, suaren aurrean portaera hobea duten nanokonpositeak eta estaldurak egin ahal izango dira eraikuntzarako eta garraiorako.

2011/08/17  Kalkulatzen da suak urtero Europako Batasunean 4.000 hildako eta 80.000 zauritu uzten dituela eta 80 bilioi euro inguruko kalte materialak eragiten dituela (alegia, erkidegoko BPGaren % 1).

Testuinguru horretan kokatzen dira Polyfire proiektuko (Processing and Upscaling of Fire-Resistant nano-filled thermosetting polyester resin) ikerketak. Europako proiektu bat da, eta haren helburua da suaren aurrean portaera hobea duten halogenorik gabeko poliesterrezko nanokonpositeak eta estaldurak diseinatzea eta garatzea. Material berriak egokiak izango lirateke babeseskakizun handiak dituzten sektoreetan erabiltzeko: eraikuntzan eta trenbideko eta itsasoko garraioan.

Proiektu hau Europako Batasuneko VII. Esparru Programak finantzatzen du, eta proiektu honetarako osatutako partzuergoak 5 herrialdetako 11 bazkide ditu. Aurrekontu orokorra 3,1 milioi euro da. Polyfire proiektuak 3 urteko iraupena izango du, eta parte-hartzaileek urteko 1.000 tona inguruko ekoizpenak industrializatzeko asmoa ere badute, bai nanopartikulen ekoizpen- eta funtzionalizazio- prozesuetan, bai ondoren poliester termoegonkorreko erretxin gisa zabaltzen/ esfoliatzen.

GAIKER-IK4 suaren aurreko erantzunetan aditua da, eta material plastiko eta konposite berrien garapenean 25 urte baino gehiagoko esperientzia du; eta proiektu honetan, halogenorik gabeko suaren kontrako formulazioen diseinuarekin zerikusia duten jardueren buru da, baita haren transformazioaren eta ondorengo karakterizazioaren buru ere. Formulazioen diseinua bideratua dago nanopartikulen eta halogenorik gabeko suteen kontrako elementuen arteko portaera sinergikoen azterketara, eta horren osteko transformazioa egiteko, eskuzko laminazio- teknikak, infusioak eta RTM erabiltzen dira.

Bereziki nabarmentzekoa da GAIKER-IK4k berriki eskuratutako puntapuntako ekipamenduak erabiltzen direla proiektuan garatutako nanokonpositeek eta estaldurek suaren aurrean zer portaera duten ikusteko; besteak beste, kono kalorimetriko bat, kearen dentsitatea neurtzeko ganbera bat, sortutako gasen toxikotasuna neurtzeko FTIR bat eta garraren alboko garapena neurtzeko panel beroemaile bat.

Horrez gainera, GAIKER-IK4k parte-hartze aktiboa du matrize plastikoan nanopartikulak zabaltzeko/esfoliatzeko baldintza optimoak zehazteko zereginetan, eta laborategian aztertzen ditu metodoak (agitazio tradizionala, “rotor-stator” bidezko dispertsioa, soinu-energiaren aplikazioa, etab.).

Ikerketa amaitutakoan (2012ko abuzturako amaitzea aurreikusten da), Polyfire proiektua osatzen duen partzuergoak lortutako emaitzei esker, suaren aurrean portaera ziurragoa duten produktuak garatu ahal izango dira, eta horren bidez, suak eragindako kalteen estatistikak ere hobetu egingo direla itxaroten da.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +